Abu 25 26

Negritudearen ukatzailea

95 urte beteko zituzkeen abuztuaren 25ean Tchicaya U’Tamsi idazleak. Frantziako lehen diputatu beltzaren semea, kongotarra zela aldarrikatu zuen beti, ez afrikarra, errealitate gordin bati atxikia zela eta hartaz arduratua. Idatzia utzi zuen «belztasuna» aldarrikatzea kolonizatzailearen ikuspuntua hartzea zela. Iraultza bat suposatu zuen letretan negritudearen ukoak, besteak beste, U’tamsik bere lehen lanarekin erakutsi zuelako posible zela bestela idaztea (Epitomé, 1962). “Bere herriari mintzo zaion hostotxoa” errealista, fabulatzaile, liriko eta surrealista izan liteke batera, sailkatzeko zaila beti ere, konplexua eta ederra izugarri: idazle handi bat. Hona bere bi poema.

Agenda

Efemerideak

Kritikak