Bingen Ametzagaren poesia
Egindako itzulpen lanek ezagun eginagatik ere, Hamlet (1952, Buenos Aires) eta Platero eta biok (1953, Montevideo), bere poemak idatzi eta argitaratua zen Bingen Ametzaga lehenagotik, Euzko Deya eta Euzkadi agerkarietan, eta Olerti Egunetan parte hartutakoa zen. Ametzaga Algortan jaio zen duela 125 urte, 1901eko uztailaren 1ean, eta 1969ko otsailaren 4an hil Caracasen. Xabier Irujok atondu eta Susa argitaletxeak 2006an plazaratutako Itsaso aurrean poesia antologian irakur daitezke algortarraren 46 sortzezko poema eta 22 itzulpen, besteak beste Oscar Wilderen Reading Bahitegiko Leloa, 1854an Euzko-Gogoan agertu zena.

