Eka 29 26

Eseri eta entzun

Eskola-irakaslea, militante politiko anti-apartheid ekina, ANCko buruzagi historikoa eta Hegoafrikako Legebiltzarreko lehen lehendakaria apartheid osteko aroan. Eta idazlea. Ellen Kuzwayo. Arrakasta handia ukan zuten bere memoriek, Call Me Woman izeneko liburuan jasoak.  Eta errekonozimendua ere Soweton kondatuak (Txalaparta, 1996) obrak, non bere herriko narrazioak jasotzen dituen, berak bizi izan zuen Hegoafrikaren testuinguruan kokatuak (arrazismoa, pobrezia, emakumeen opresioa…). Gaur egun gehiago praktikatu beharko genukeen azpizenburua dauka narrazio-liburuak, Aintzane Ibarzabalen itzulpenari esker euskaraz irakur daitekeena: Soweton kondatuak. Eseri eta entzun.

Agenda

Efemerideak

Kritikak