Eka
26
26
Berlin Alexanderplatz
Alemaniar espresionismoaren erakusleetako bat, Alfred Döblin, 1957ko ekainaren 26an hil zen. Ikasketa eta lanbidez estreina psikiatra izan zen idazlea, sozialista eta jatorri judukoa, 1933an Alemaniatik Frantziara erbesteratu zen, eta gero okupazio garaian AEBetara. Der Sturm aldizkarian poesiak argitaratzen hasia, idazle alemanen elkarteko lehendakari izan zena, eleberrigintzan ezaguna izan bada ere, antzerki eta saio lanak ere egin zituen. Anton Garikanok euskaratu zuen Berlin Alexanderplatz bere obra ezagunena, eta Literatura Unibertsala bilduman Ibaizabalekin plazaratu 2000an.


