Ingeborg Bachmannen mendeurrena
Mendea beteko zukeen Ingeborg Bachmann idazleak ekainaren 25ean, 1926an jaio baitzen Klagenfurten, Austrian. Literatura alemanaren izen handienetako bat da. Gruppe 47 literatur “talde”ko kide, Bachmannen lanen indarra eta balioa azkar nabarmendu zen, hala poesian nola prosan. Eta errekonozimendu handia izan zuten irratinobeletan. Iñigo Aranbarrik ekarri zituen euskarara autorearen zazpi poema, eta gerora Susaren Munduko Poesia Kaierak bilduman antologia egin zuen Nagore Tolosak. Online irakur ditzakezun poema hauez gain, Erein-Igelak Literatura Unibertsala bildumaren baitan Aldibereko ipuin-bilduma kaleratu zuen, Idoia Santamariak euskaratua.


