Eka
19
26
Jose Rizalen azken adioa
Ekainaren 19 batez jaio zen Jose Rizal, idazlea eta Filipinetako borroka subiranistaren erreferente nagusia. 35 urte zituela, sedizio delituaren akusaziopean, fusilatu zuten Espainiako Armadaren soldaduek, 1896ko abenduaren 30ean, bere herriak independentzia lortu baino bi urte lehenago. Noli me tangere eleberriak egin zuen ezagun letren eta politika kolonialaren kontrako borrokaren munduan. Hil bezperan Nire Azken Adioa poema idatzi zuen, Koldo Izagirrek euskarari ekarri ziona.

