Api 29 26

Maria Reimondezen Basatiak

Bizitzako uneren batean giza biztanleriaren erdiari baino gehiagori eragiten dion gorputz-prozesu batek —kulturala ere badenak— ez al luke gogoetarako oinarrizko gaia izan behar? Sinestezina dirudien arren, hilekoari buruz hitz egitea zaila da oraindik ere.  Ikuspegi askatzaile batetik, eta gogoeta bultzatzea helburu, Maria Reimondezen Basatiak liburuak hilekoa baliatzen du askotariko gaietara heltzeko bide gisa: gorputzak, sexismoa, ekologia, arrazismoa eta transfobia. Jatorrian galegoz argitaratutako saiakera bizia, Nerea Loiolak ekarri du euskarara eta Miren Guilloren hitzaurrea dakar. Susa argitaletxearen Lisipe bildumako titulu berria da.

Basatiak - azala - Maria Reimondez

Agenda

Efemerideak

Kritikak