Api 22 26

Patxi de Vicenteren heriotzan

Apirilaren 21ean hil da Patxi de Vicente Arbeloa itzultzaile eta literaturazale otsagabiarra. Euskara irakasle aritu zen hala gaztetxoekin nola helduekin, baita tabernari ere Iruñeko Malkoak tabernan, eta Iruñeko Udalean itzultzaile jardun zuen gero hainbat urtez, erretiroa hartu arte. 2025ean Oscar Miloszen poema antologia bat ekarri zuen euskarara Susaren Munduko Poesia Kaierak bildumarako, eta azken hilabeteotan, berriz, Robert Desnosen zenbait poema itzultzen ibili da. Horietako hogeita hiru Armiarman ditugu orain irakurgai, haren oroigarri.

Agenda

Efemerideak

Kritikak