Api 13 26

Samuel Beckett euskaraz

Apirilaren 13an jaio zen, gaur 120 urte, XX. mendeko idazle handienetarik bat: Samuel Beckett. Ingelesez idatzi zuen lehenik, eta frantsesez gero. Gizakiaren zentzugabetasuna bere literaturaren ardatz, poesia idatzi zuen, ipuinak ere bai, baina eleberriengatik eta antzerki-lanengatik lortu zuen oihartzun eta ezagutza handiena. Molloy (Gerardo Markuletak euskaratua), Malone meurt, Comment c’est eleberriak, kasu, edo Godoten esperoan edo Fin de partie antzezlanak, XX. mendeko antzerki-pieza nagusietako bi. Euskaraz, eta online, irakur daiteke Godoten esperoan, Juan Garziak euskaratua (Alberdania, 2001). Eta baita beste pieza laburrago batzuk ere: Eduardo Mataukok eta Kristin Addisek itzulitako Azkenburuko bulkadak (Susa aldizkaria, 1990), Xabier Montoiak euskaratutako Arratsalde bat (Volgako batelariak, 2006) eta Joseba Urteagak ekarritako Lehen amodioa (Igela, 2000).

Agenda

Efemerideak

Kritikak