Mar 12 26

Antonio Lobo Antunesen oroigarri

Portugalgo literaturako izen handietako bat da Antonio Lobo Antunesena, joan den martxoaren 5ean zendu zena. Lisboan jaioa, medikua ikasketaz eta bolada batez lanbidez, 70etako hasieran Angolako gerra kolonialean jardun zuen eta esperientzia hark asko eragin zion, eta bere obra osoan dago presente. Eleberri askoren egilea, pertsonaien psikologian barneratzeko maisua, euskaraz Gauzen ordena naturala liburua irakur daiteke, Iñigo Roque Eguzkitzak euskaratua, Literatura Unibertsala bildumaren baitan (Erein-Igela-Alberdania, 2013). Liburu horretako lehen kapitulua eskaintzen dizuegu, autoreari eta bere obrari buruz argigarria den hitzaurrearekin batera.

Agenda

Efemerideak

Kritikak