Mikhail Bulgakoven liburu bi
1940ko martxoaren 10ean hil zen Moskun Mikhail Bulgakov. Kieven 1891n jaioa, medikuntza ikasketak egin zituen eta mediku jardun 1920ra bitartean. Fronteko bere mediku esperientzia hainbat narraziotan jaso zuen. Antzerki lanak idatzi zituen batik bat, ipuin eta eleberriekin batera, eta antzoki zuzendari gisa jardun. Maisua eta Margarita, bere maisulana, bera hil eta 30 urtera argitaratu zuen bere emazteak. Euskaraz irakur daiteke Bulgakov. Begoña Lasak euskaratu eta Barojak argitaratu zuen Mediku baten oroitzapenak liburua, hiru narrazio bilduz, 1988an. Gerora, 2001ean, Literatura Unibertsala bildumaren baitan, Txakur-bihotza euskaratu zuen Jose Moralesek, eta Ibaizabalek argitaratu. Irakurgai dituzu liburu biak.

