Mar
10
26
Aldarri antimilitarista
Gerrak planeta astintzen duen garaiotan ez da soberakoa aldarri antimilitarista. 1920ko martxoaren 10ean jaio zen Boris Vian idazleak kantu ezaguna du, Desertorea, Koldo Izagirrek euskaratu zuena, gaur gogoratzeko modukoa. Euskarara itzuli diren eleberri pare batez gain (Ttu eginen dut zuen hilobietan ezaguna eta Egunen aparra), literatur aldizkarietan hiru pieza irakur daitezke online: Olertin Sabin Muniategik emandako Poema; Susan Joxerra Utretxek euskaratutako Drenkula; eta Antton Azkargortak Ttu-Ttuárako itzulitako Amodioa itsua da.

