Donapaleutik Berlinera
Diru truk itzala saldu zuen Schlemihl da Adelbert von Chamisso idazlearen lanik ezaguneneneko protagonista: Peter Schlemihl-en istorio miresgarria. Osorik irakur daiteke Anton Garikanok 1995ean itzulitako eleberria. Urtarrilaren 30 batez jaiotako idazle eta botanikaria bestela da ezaguna gurean: 1829ko Des Basken Etchehons Klage poema. Donapaleuko tribunalaren aurrean Pierre Topet Etxahun epaitua izan zenean, Mündian malerusik frantsesez ezartzeko eskatu omen zion Deffis jujeak Salaberri deiturako bati, eta Chamissok kasua eta kantua irakurririk idatzi zuen alemanez bere poema. Lehenik Polikarpo Iraizozek (1935), gero Joseba Sarrionandiak (1980) eta azkenik Kaekusek (1984) itzuli dute euskarara: Etxahun euskaldunaren arrangura edo Etxahun euskaldunaren deitorea.

