Harreman arriskutsuak
Choderlos de Laclos (1741-1803) militarraren Harreman arriskutsuak nobela epistolarra 1782an argitaratu zen lau liburukitan, 175 gutunez osatua. Sekulako arrakasta izan zuen, baita eskandalua sortu ere aristokraziari buruzko erretratu gaiztoagatik, eta ondorioz idazlea zigortu egin zuten agintari militarrek. Gudarostea utzita, politikari lotu zitzaion Laclos, Orleanseko dukearen zerbitzuan eta jakobinoen Konstituzioaren Adiskideen Kazetaren zuzendari. Harreman arriskutsuak nobelak intriga, azpijokoa, sedukzioa, ohorea eta mendekua ditu ardatz, XVIII. mende amaierako Frantzian, Merteuil markesa alarguna eta Valmont bizkondea dituela protagonista nagusi. Jon Muñozen itzulpena, 1997an argitaratua, eskaintzen dizugu osorik.