Ots 05 26

Eskerrak Violeta Parrari!

50 urte zituela, 1967ko otsailaren 5ean isildu zen Violeta Parra kantari eta poetaren ahotsa. Heriotzarako hautua egin zuen Violetak, urtebete lehenago mundu osoan eta hainbat hizkuntzatan kantatua izan den Gracias a la vida kantua, ereserkia dagoeneko, plazaratu eta gero. Ez Dok Amairuren garaian ezagutarazia Euskal Herrian, artista txiletar handiaren zenbait kantu euskaraz irakur eta entzun litezke. Eskerrak bizitza eta Eskerrak bizitzari bertsio bana eman zuten Amets Arzallusek eta Garazi Arrulak. Josu Landak sei pieza euskaratu zituen, eta Miren Amurizak kantu bat ekarri zion euskarari. Hemen irakur ditzakezu denak.

Agenda

Efemerideak

Kritikak