Rafael Diesteren ipuinak
1899ko urtarrilaren 29an jaio zen Rianxon (Galizia) Rafael Dieste idazlea. Gaztetandik Galiziako kultur mugimenduari lotua, Galiziako Berpizkundean parte hartu zuen, besteak beste herrikidea zuen Manoel Antonio poetarekin. Kazetari jardun zuen hainbat agerkaritan, 1939an Ameriketaranzko erbesteko bidea hartu behar izan zuen arte. Buenos Airesen editore jardun zuen eta 1961ean Galiziara itzuli zen. Galegoz zein espainolez idatzi zuen, narratiba eta saiakera eta Dos arquivos do trasno, bere lehen narrazio liburua, da bere obrarik esanguratsuena. Narrazio liburu indartsua, bultzada eman zion Galiziako literaturari erruralismo tradizionalarekin hautsi eta modernotze bidean. Liburua horixe euskaraz irakur daiteke, Intxixuen artxibotik, Koldo Izagirrek euskaratua, Elkarrek kaleratua 1993an.

