Urt
23
26
Wallace Stevensen poemak
Ideien poeta gisa definitzen dute Wallace Stevens (1879-1955), AEBetako XX. mende hasierako abangoardismoan lerratu zen idazlea. Hizkuntza oso aberatseko poeta, imajinazioa eta errealitatearen artean mugitu zen bere lanetan, eta XX. mendeko idazle ingeles askorentzat izan da erreferentea. 13 poema goza ditzakegu orain euskaraz, haren lanaren lagintxo eder bat, Iñigo Astizen itzulpenari esker.

