Ira 02 15

Isabel Diazen Ontzi iluna

Bigarren poema liburua zuen Ontzi iluna (Kutxa, 1999) Isabel Diazek, lehenagoztik zeukan argitaratua Ura badoa maldan behera (Arabako Foru Aldundia, 1996). Ez hark eta ez honek hartu zuten kritikaren jaramonik. Ahaztura, deskuidua, patu txarra… istripu gehiegi emakumezkoaren ibilbidean. Gizartean ez bezala gertatu behar ote luke literaturan? Noski! Literaturan emakumezko bat azaltzeak on berezia dakarkie letra ederrei —edertasunaren kontzeptu berriak aldiro, besteak beste—, eta zer esanik ez testu misoginoz eta sexistaz beteriko geure letra zatarrei. Isabel Diazen poemek, egun irakurrita, halako gustu atsegin bat uzten digute, ez dira lizundu. Lerro librea, lerro librea errepika kantagarriarekin, jolas kantuak, koplak… malgutasuna dauka Diazek poemen eraikitzeko, eta nortasunez, poema urratu gabe, egiten du aldarri: porrot egingo dute zenbakizaleen planifikazioek, arbola usteldurik dago jadanik, bertikaltasunaren mamia bezala. Zergatik hain isilik aspaldion Isabel Diaz, Arantza Aldalur, Marijose Kerejeta… eta beste hainbat? Hastioa? Dezepzioa? Bete gabeko ametsek emakume izena dute beti, bai.

Agenda

Efemerideak

Kritikak