HERIOK, EZINAGO HERIO
Hil arterainoko urteak, une guztiak
neureak dira, neureak ez beste
eta deusengatik ezeri
luzatuko nioke txeke zuririk.
Beste koordenatuetan eraiki beharko
mundu berria
aterik gabeko bideak
zabalduko dizkiguna.
Eguneroko egutegi estuki
finkatu eta programatuaren paraleloetan
ito. Gogoak
urkatuak ene antsiak
itoak izaten dira
ezin naiz mugitu
arnasik gabe hilak nahiak eta asmo berriak
diruaren truk
ezelan ez dut nik neure
bizia eskaintzan jarriko.
Heriotzearen garaipenarekin
egungo gizarte kapitalistaren ondasunak
zorioneko
maitasunaren ezintasuna
eta poesiaren
poesiaren porrota.
Heriok, ezinago Herio.