Ots 14 23
Nerea Ibarzabal Bar Gloria Zumaian
Nerea Ibarzabal Salegirekin Bar Gloria nobela berriari buruz arituko dira otsailaren 14an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Irakurri matte irakurle taldean.

Ots 14 23
Nerea Ibarzabal Salegirekin Bar Gloria nobela berriari buruz arituko dira otsailaren 14an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Irakurri matte irakurle taldean.

Ots 11 23
Mikel Alvarez Sarriegik Euskalia aurkeztuko du otsailaren 11 (larunbata) 17:00etan Gasteizko Vinylora disko dendan, ostean musika jartzen arituko da.

Ots 10 23
1898ko ostailaren 10ean jaio zen Augsburgen Bertolt Brecht. Idazle eta ekintzaile konprometitua, eta jazarria, bere poema eta kantuak herri askotara iritsi dira, hainbat hizkuntzarara, tartean euskara, Juan San Martin, Joseba Sarrionandia, Joxerra Gartzia, Harkaitz Cano, Xabier Montoia… bitarte. Laster kaleratuko du Susa argitaletxeak, Munduko Poesia Kaierak bilduman, haren poemen antologia, Irati Majuelo Itoizek itzuli eta atondua. Antzerki alorrekoa izan zen, orobat, Bertolt Brechten bizi- eta literatura-jardunaren eremu inportantea. Egile bezala, batez ere, baina baita bultzagile gisa, nazismoak erbesteratu aurreko urteetako Alemania sozialki borborkari hartan. Eta euskaraz ere badira haren antzerki obrak, zazpi (obra baten bi bertsio daude), irakurgai jarri ditugunak ganbila.eus euskal antzerkiaren atarian. Obren euskaratzaileen zerrrenda ere ez da nolanahikoa: Antonio Maria Labaien, Daniel Landart, Mario Onaindia, Miren Billelabeitia eta Itxaro Borda. Hementxe lanok, gozagarri: Kaukasiar kreazko borobila; Galileoren bizitza; Bai esalea, Ez esalea; Amaren armak; Hirugarren Reicharen izu eta miseriak; Ama Carrarren fusilak eta Horazioarrak eta kuriazioarrak.
Ots 09 23
Irene Solaren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak liburuari buruz arituko dira otsailaren 9an (osteguna) 19:00etan Aretxabaletako kultur etxean. Gidaria: Mikel Antza.
Ots 09 23
Merced karrikatik gatoz poemarekin abesti bat egin zuen Hedoi Etxartek, letra ia guztia abestirako beren beregi aldatuz. Aitor Etxartek Iruñeko Merced karrikako kontuak aipatzen zituen sarritan Euskalerria irratiako bere kolaborazioetan; Hedoik poema idatzi lehenbizi, eta abestia sortu zuen gerora. Abestiarekin bideoa egin dute, bertsio laburtuan, ahapaldi bakarrekoa eta kale horretako jendea bereziki aipatuz.
Musikak sehaska kanta baten forma du lehen partean, bigarren zatia berriz Iruinkokorako prestatutako Ekialdeko soka dantza da, “musikan gutxitan gertatzen den bezala simetrikoa da, puntu jakin batetik aurrera eta atzera, melodia berdin berdina da” nabarmendu du Hedoi Etxartek.
Merced karrikatik gatoz lanean ikusten dena Sortaldekoak bideo sortari lotutako elementu eta pertsonak dira: ahotsean Amaia Espinosa (BBBB Broken Brothers Brass Band eta Kinbonbo), musika konponketak egin dituen Jon Celestino eta beste hainbat musikari. Zerua eta suako aktoreak, poema baten testua duen pankarta -orain arte erakutsi gabe zegoena- eta Laurence Anyways filmeko eszena bat (Clothes rain) oinarritzat hartu, eta arropa leihotik botata efektu bera lortuz.
Xabier Apestegi, dj Reimy musikari eta bideogilearen lana hemen ikusgai:

Ots 09 23
Hiru poeta desberdinen urteurrenak gogoratu ditugu aste honetan. Marcela Delpastre okzitaniarra izan zen lehena. Itxaro Bordak euskaratutako Poeta irakurri dugu. Adinkidea, eta hura bezala bere lurrari lotua, kultura poetiko arras desberdinekoa dugu Brendan Behan irlandarra, zeinaren hiru poema itzuli zituen Paddy Rekaldek. Julio Florez da hirugarrena, XIX. mendeko poeta kolonbiarra, gurera ere aspaldi, 60etan, ekarria Jon Beistegik, bi poema.
Ots 08 23
Annie Ernaux idazlearen Gertakizuna liburuari buruz hitz egingo dute otsailaren 8an (asteazkena) 18:00etan Elorrioko liburutegian. Gidaria: Mikel Antza.
Ots 08 23
Leire Ibarguren bertan dela Petare. Miren Egigurenen puskak izango dute mintzagai otsailaren 8an (asteazkena) 18:30ean Azpeitiko Emakumeen txokoan.
Ots 07 23
Beldurrezko narrazioen idazlea, misteriozko giro eta pertsonaiak eraikitzen trebea izan zen John Sheridan le Fanu. 150 urte dira otsailaren 7an hil zela, eta Dublin University Magazine aldizkarian sinadurarik gabe agertutako, baina harena omen den Maizter misteriotsua dakarkigu, Erein argitaletxearen Bartleby sailean argitaratua, 1991n, Luigi Anselmiren itzulpenean.
Ots 07 23
Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia liburuaz jardungo dute otsailaren 7an (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Errota kultur etxean.
Ots 07 23
Jose Luis Otamendiren Landura poema liburuari buruz arituko dira otsailaren 7an (asteartea) 19:00etan Donostiako liburutegi nagusian. Gidaria: Iñigo Aranbarri. Donostia kultura.

Ots 06 23
Amaiur Epher idazlearen lehen nobela Profeten iruzurra solasgai izango dute otsailaren 6an (astelehena) 19:00etan Donostiako Ikasbide kultur elkartean. Gidaria: Edu Zabala.

Ots 06 23
Nell Leyshonen Esnearen kolorekoa nobela hizpide hartuko dute otsailaren 6an (astelehena) 18:00etan Donostian, Okendo kultur etxean. Gidaria: Ane Mayoz.
Ots 04 23
Katixa Agirre Berriz zentauro nobelari buruz arituko da otsailaren 4an (larunbata) 12:00etan Aguraingo gaztetxean.

Ots 03 23
1983ko otsailaren 3an zendu zen Fernando Artola Bordari idazlea. Gerra aurretik idazle lanetan hasia, gerrak haren bizimodu eta jarduera eten zuen, eta erbestea bizi izan zuen. Hondarribira itzulia, frankismopean ez zion utzi idazletzari. Hainbat agerkaritan plazaratuak bere lanak, liburu gutxi argitaratu zuen. 1968an eman zuen lehena, Goraintzi, hil berri zen emazteari eskainia. 1982an Sendoak haren lanen bilduam atera zuen bi liburukietan, prosa-lanena lehena, poesiena bigarrena. Bakoitzak berea izenburuko honetatik hautatu ditugu Olaxta izeneko sorta osatzen dutenak, itsas eta portu girokoak; emazteari eskainitako Goraintzi; eta denetarik dakarren poema-multzo bat, Gizadi kanta. Antologia, eta egilea, aurkezten duen Juan Mari Lekuonaren hitzaurrea ere irakurgai duzue.