![]()
|
Hiru olerki sorta
GIZADI KANTA
ESKARIA
Agitasuna on du Nere Lelo-gaiak Arnas-goikoa berriz Olermen gogaiak Oso ttipiak dauzkat Kantore doaiak Argi nazazute, ba Zerutar dirdaiak Gizonki kantatzeko Biotzaren naiak
EZEREZEAN
— Zer da ezer eza? ... ... ... ... ... ...
Eguratsa?... Ez dugu ikusten Zerbait dala ordea Argi dugu nabaitzen.
Zer da utsa? Illuna ote... Illuna, zerbait dala diote.
Utsak, utsa... Zerbaitez esitua Dagoala dirudi Ta, ezer-ezak Itxidurarikan ez! ... ... ... ... ... ...
Ezer eza; ez inguru, ez bitarte, ez aldi, ez inkirik, ez tutik, ez pitsik, ez utsik.
Ez-deusa!... Ezer-ez!!! Millaka bider.
Ezer-ez ..
Ezer- ez; ez, ez, ez, ez eza.
AITOR DEZADAN
Ezer-ezaren ezak Betidanik zerana! Adimenaren bidez Zuregana narama. Gauz guziak, asiera... Zu, bakar, Betidana Ludi, gizadi, orok! Zaitu, Aita ta Ama Bere gisa ezer ez Zure itzak dan-dana Aitor dezadan, aitor Asi orduko lana
ALFA TA OMEGA
Egin al da deusik berez? Zer nintzen, ni lenago, zer? ... ... ... ... ... ... Lenago, ni? Utsa, ezer!
Bere gisa... deusik; bapez!
Utsa Utsa Utsa Utsa Utsa Utsa
Utsagoa!!! Utsagoa baino utsagoa!
Utsa Bapez Ezer EZ!!
... ... ... ... ... ...
Jaungoikoa da gauz guzien asiera BER-BERA Asiera ta amaiera.
IRAZAPENA
Ezer-ezetik zure Itzak Egin zun lurbira Ortze-sapai zabala, ta Argien dirdira. Eguna ta gaua Berexiz erdira Lobel zegoan ludiari Emanik mugira Legorra egiñik, Lurra Itxasoa, aintzira Belar, zuhaitz ta landarez Lurraren jantzira Eguneko eguzkia Arratseko illargia Izartxoak Galasiak Arkaitzak Mendiak Meatzak Arraitxoak Txoritxoak Abereak Oro, Zuk eginak dira. Ta Zure antzeko Orien errege ta jabe Egin zendun gizona
Onen saietsetik Aragi beretik Beretzako laguna —Zoragarrizko Ama— Gizon ta emakume Zure menekoak ta Zure antzekoak «Azi ta ugaldu» Entzunatakoak
Gizadia Zuk nahi arte Eta beti zu bitarte, ... ... ... ... ... ... Iraun araztekoak
Lelo ta lelo, Zuri beti kanta Lelo ta lelo, Zuri beti otoi Lelo ta lelo, Zuri beti aintza Lelo ta lelo, Zuri beti aitor.
SORKUNDEA
Piztu da bizia
Pinpilinpauxa Ega ariñean Ez-bai-ezean urduri Lili-ninitik Begi erneaz Tximeletak du nabari
Alkarrekiko Berotasuna Eguzkiaren laguntzaz Eragin zuten Lora-atalean Euren maitasun izkuntzaz
Menditik behera Errekatxoa Suge bidean zearka Goroldioa Zipristin zale Ur-tanta naiez didarka
Ur-geldi baten Ase-aldia Busti-busti da guzia Gorostiaren Itzal gozoaz Beroak, zildu azia
Illar alea Lur eze zale Niniaren azitzeko Ereintzaleak Aukeratu du Baratzean ipintzeko
Lorea, berriz Okotz pittika Irinerrautsez betia Noiz etorriko Aize laguntza Gañezkatzeko lilia
Usotxo biak Moko ta moko Urrumatuaz eztiki Garbi ta jori Piko ta piko Apaka dabiltz goxoki
Txori txikiak Enaratxuak Egoak zabal-zabaiik Kabi eiteko Abiki-xerka Biñaka dira jarrjrik
Oi! zer mirari Arrigarria Duzun lurrean utzia Iraz-indarra Maitasun bidez Gauza duzu txit aundia
Seme-alabak Maitasun-bidez Sabelean dira sortzen «Sorkunde» ederraz Pozaren-pozez Emakumea duzu uzten
Amets goxoan Bere erraietan Aldakuntza du sentitu Aurrerakoan Odol gozoa Semetxoak du estitu
Sortua dago Leku onean Illunean izkutuka Gorputz berriak Anima badu Alkar dirade musuka.
SABELEAN
Laister da etorria
Arbolan dauden Sagartxoeri Zaiegun ongi begira Ondo itsatsiak Aize gaiztoen Beldur beinere ez dira
Txoko beroan Landaretxoa Negu aldian goxoki Lorezainak du Ongi laguntzen Indar emanaz eztiki
Oilo-kolokak Arrautzatxoak Luma goxo beroetan Amorez gorde Goiz-arratsetan Txitatxoak ametsetan
Oatze bero Miatzen dabil Ama senti dan guzia Buru-biotzak Beti lanean Ondo gorde nahi azia
Sekula ez dut Ainbeste senti Ederrespen ta kupira Noiz eta ikusiz Aur egiteko Dagon amari begira
Dana girnati Dana amodio Andrea orla danean Zapi txuriak Oial goxoak Gertutzen egiñalean
Egunak, egun Illabeteak Aurreruntz dijoaztenean Azia azitzen Semea aunditzen Sentitzen du sabelean
Oñazetxoak Orai doi-doia Amak ditula sentitu Sabel barruan Omotu dana Zerbait dalako mugitu
Seaskatxoa Utsik oraino Baina oialez jantzia Albiste ona Jaio berria Laister degu etorria
Amatxo, Ama! Izen ederra Aho beteko izena Zuri zor dizut Nere bizia Izatea ta naizena Esker onez Zugana doa Gaurko nere aipamena.
JAIOKUNDEA
Bizi berria
Mendi artetik Sorkaldetik Eguzkia piztu Argi ederrik Berela sortu Gauz ederragorik!
Txio-txi, pi-pi... Txitak ezti Urrumarra, klo-klo Klokak maiteki Ez naiz, ez, lo Xauri, hel, barruti!
Egun sentia Goiz argia Illun ondorean Da etorria Zorionean Jaio berria
Arkaitz-zulotik Zeru goitik Noizbait jautsia Itur-begitik Ur berria Sortzen da garbia
Larros-ninia Ler zorian Ager nahiz altxorra Begi berria Pottokorra Aguro da lilia
Ai, Oi! negarrez III bearrez Ezin jauts semea Dana oinazez Zare emea Laister berriz parrez!
Punpa! sagarra Utz adarra Omotu danean Belar xamurrak Magalean Artu du altxorra
Pizkor, iaioa Aur jaioa Alaere Illundi-saioa Artu arte Bataioa
Jaio berria Argiz jantzia Dir-dir ta leiñuru Aurtxo txikia Dala buru Orok degu jaia
Aitak besotan artzen du
Atozkit, kuttun, Nere zorun Nere puxka txikia Maitagarria Beti ta egun Egillea Aitortu dezagun
Eskarrikasko Jauna, Eskerrikasko!
Biotzetik ialitako egizko APA, orain artzen du EMAZTEAK.
AMA
Nork berea onena
Amarik onena Nerea Nerea, neretzako Zurea, zuretzako Ederrena Gozoena Maitiena
Eguneroko ogia Gaueroko illargia Eguerdiko eguzkia Argiaren argia
Egiaren egi Jainko arpegi Biotz sutegi Maite begi
Larritasun guzien kaia Jaio berrian esnea Mugik gabeko aterpea Opari guzien otseña
Nerea ederrena!
Nork berea
Amatxo, Ama! Esker onak Zuregana Narama. Neretzat dana Ziñana Orain zeruetan Zerana Amatxo, Ama!
Oi! AMA!!
AMA’RI LAUDORIOAK
Biotzetikoak
Ama maite bat nahi dut egun ohoratu Bere izaite ederraz gizonki mintzatu Ama-nerea Maite-maitea Biotzez kantatu (z) Zure esenplu ederrak behar ditut aipatu
Ahoa beteko izena, Ama’ren izena Munduan ditekean gauzik ederrena Amatxo-Ama Gaur zuregana Nator naizen dena Laudorio kantari, ain zera gardena
Jainkoak ala nahi ta, gazterik ezkondu Onen mandamentuan aitakin konpondu Maite bakarra Fedez azkarra Zuk ez nahi berandu Espos lehen urtean semea izandu
Amar seme alaba zureak dituzu Zoinbat kostatzen diren zuk ongi dakizu Beti lanean Egiñalean Alai eta kartsu Ama Birjiña ken-ta onena zera zu.
Ama oro zerate guziz txalogarri Opari denak dute amatxoren berri Zuen deseina Loa arina Oinazetan sarri Umien arazotan buru ta belarri
Ainbeste aur artean norbait beti minez Etzera geldituko, Ama, ez-jakinez Goiz atsaldetan Ordu danetan Amorez ta zinez Zintzoki zabiltz, beti ardura berdinez
Oial txuri-txuriak txikianarentzat Galtza urdin berriak koxkorregoentzat Jostetan beti Naiz yakin gutxi Egun eta arrats Zure etxean lan guti dendariarentzat
Eskola aundirik gabe neskame panpina Ai! besteak bezela ibili baziña Oitura onak Egi mardulak Kristoren dotrina Etxean erakutsi, bazenun ta grina
Eguna argitzerako zerade iaikia Oieratu azkena, urbil gau-erdia Aurren musuak Etxe txokoak Amatxo maitia Egunero txukundu, ain zera garbia
Sei orenetan zuaz Jainkoan etxera Kristau ona bezela meza entzutera Hosti garbia Egizko ogia Goizero artzera Gorputza zigortuta anima jaztera
Familia alkartuta sukalde txokoan Zeru-goiko Ama’ren irudi aurrean Goxo-goxoki Biotza eztiki Apal ondorean Errosarioa artu hillen oroitzean
Astegunetan onak zure bazkariak igande ta jaietan oraindik obeak Arrai txuria Txal aragia Ta sagar erriak Amak gertatzen ditu amorez jantziak
Esan oi dute beti, ez arrazoi gabe Ama izaten dela etxeko mirabe Egi aundia Ongi ikusia Otz guzien labe Ama’k izan oi ditu aur ainbeste yabe.
AURTZAROA
Famili babesean
Mendi-mendian Ardi txuriak Bildotxatxoak ondoan Babes billaka Itzal goxoa Nun arki egun beroan
Amak millika Ille kixkurra Errape-zale danari Iduri polit Maiteagorik Ezin diteke ikusi
Behorrak ere Arin askoa Ondoan dauka umea Laisterka dabil Landa zearrez Abere pizkor xumea
Kloka arroa Aunditasunez Bere txitaren zaindari Magal beroa Gerturik dauka Txitak ordea jostari
Naizen danean Kabi beteak Neri beñepein kiliki Txio ta txio Moko-zabalik Txori-txikiak goseti
Udaberrian Lorez betea Ederra dago zuhaitza Ederragoa Alez betea Eskeñiz bere emaitza
Izaki denak Beren erara Ederrik daude kuttunez Nork bere enda Maitatutzea Itxusirikan iñunez
Anima dunak Giza’k bezela Obe dauka itxura Adimen argiz Jantzia dago Begiraz beti zerura
Ikus dezagun Sendi kristaua Euskal-baserri barruan Otoitzalea Trebe ta zintzo Euskaldun zaharren kutsuan
Batño seaskan Atarian, bi Aita gogotsu lanean Sukal-txokoan Ama dagola Ogi egiten labean
Otoruntzean Danok alkarturik Sendi guztia batuta Aita irri-barrez Ama maitale Aurtxoak berriz zarata
Gora dezagun Biotz-biotzez Gora! gizonen sendia Alguztidunak Onespen beroz Opatzen digun kabia
SEASKA ABESTIA
Kunkuna
Seaskatxoan Oial txuritan Daukat nik nere aurtxoa LIo-IIo aguro Egingo d.gu Bularrez dut asetua Bai, nere kutun, Edergarria Biotzeko maitetxua Aita ta Amaren Loretegiko Lenbiziko loretxua
Usotxo polit Xarmargarria Gure kabitxoko izarra Etxe ontako Aingerutxoa Aitatxoren irri-parra Llo egin zazu Llo-llo aundia Amaren mutil ederra Aingeruak ez Dute egiten Lotarakoan negarra
Orrela maite Nere maiteño Gure aur zoragarria Lo-lo mañarik Gabe, egin zazu Ne biotzeko zatia Aitatxo laister Lanetik onuntz Biontzat da etorria Ordurarte Io Bero-goxoan Ametsez egon zaitia
Nere sabelan Sortu zindudan Sagar gorri-txu-txuria Pozik begira Zuri naukazu Amodio-onez betia Lo.egin zazu, Lo, kuttuntxoa, Egin zazu lio-llo aundia Amatxok pozik Berriz emango Esnatutzean titia
GAZTEAROA
Biotza abeslari
Gazte aroa, aro ederra; dana bizi-bizi dago Biotz eria, maitasun-giro, nor baino nor ederrago.
Biotz gaztea, erdibitua, maitearen ameslari Nola loreak baso zelaian erletxuaren egarri
Uso kumiak ahoa zabalik, aita-ama inguratzean Ni ere orla iarritzen nuzu zure itza entzutean
Zure begiak, neskatil eder, izartxo argi dirade Nere illunak, argian eske, zurekin nahi du mirabe
Arrosak dauka usainki ona, arantzak ditu ordia Lore bat zera arantza gabea, leuna xuster gerria
Zure iduria eguzki antzo, ain da dizdiragarria Kixkaltzen duzu, biotz nerea, urtutzen nere izatia
Arraiak ura, txorik tantaia, intz gutiziz loretxua Nere biziak zure itzala du nahi eta nahiezkoa
Suge maltzurrak begi-indarrez txoritxua du txoratzen Alaxe ni-re zure begiak benetan naute kausitzen
Sugar batean gu bion suak bear ginduzke alkartu Ta bat egiñik bion gorputzak ziñez betiko uztartu
Atozkit, bada, maite-maiteño, nere biotzan ondora Jarrai dezagun uztar batean alkar biok zeru gora
GAZTEAROA
Ezkongai aldia «Intza ta Lorea»
Lagunik gabe bide luzea garratz ta astuna, diote Laguna ezik emazte batto neretzat beintzat nai nuke Bat edo batek nere bidean oakidetu bear luke Nere biotza emazte gaiak oso-osoa dezute.
«Zurekin nahi dut bide orretan»: abots garbiak esan Emakumea nik nahi bezela ederra dala badakit Baietza artuta aho betean nere barne-barnenetik Batera guaz geren eskuak ondo lotuak geroztik
Zure izena jakin nahi nuke, klabeliñ eder maitia Amets goxoan zuri deitzeko, nere biziko xedea Nola da zure izen deitura, poxpolin paregabea? Esan zadazu, urduri bait naiz, izen politan zalea
«Lorea» dut nik izen-deitura, landa-egiko Iilia Egun sentian alai esnatzen naizen maitale zolia Izpi apalez nere burua daukat zuretzat jantzia Maite-egarriz zurbil ta txuri, naizen neskatil garbia
Izen polita zure izena, nerea berriz da, «Intza» Ni naizen onek lili orori banatzen diet bizitza Alkar-ikutzez egun sentian emanaz nere emaitza Gizon gazteak desiatzen du lore garbien bihotza.
Lore ta Intza, bikote eder, itz leun goxok alkarri Esaten jardun ziran bidean, erne buru ta belarri Lorea ixil, Intza izlari, nolatan zuek igarri Intza’ren itza, maite-arnasa, Loreak dauka pozgarri
Gau-ñabarrean, biotz barruan maitetasuna da piztu Egun sentian barrutik kanpo zuregana dut zuzendu Eguzki pean nere bustia, egun ez dedin idortu Biotz txokoan, nini artean, nere bizia sar zazu
Geroxeago egun beroan, ezti billatzen erlea Areri ideki beldurrik gabe lore txokoko atea Zimiku leun, ezti, xamurra, azi-irin goxo zalea Gure biotzak, bion bizitzak, uztartutzeko bidea
Lorea berez oi da apala, usai on-onez jantzia Intza’ren itzak, apa-goxoak, txoratua du utzia Nola ez gorde, udaberrian, intzaren priztin bustia Izerdi orren laguntzik gabe galduko luke bizia
Ta txoritxoa adar ostoan kantari dabil lekuko Gaixoa ere maitearen zai kabitxoa noiz asiko Lore ta Intza, laztan beroan jarri dirade betiko Neska gazteak, mutil trebeak; zuek noiz zerate jarriko?
GAZTEAROA
Amets goxo bat
Biotza eiztari zu ikusi ezkeroz Girnati dago zure oldozkunez Lorik eziñean amets goxo-beroz lostari beti maitetasunez
Ene, enetxo! Lo-Zorroan esna nabil Biotzkadak lagun, nere gidari An emenka irauliz, beti zure bil Illunean argi..., ameslari
Zure argitasunak nere gogaia Erraxki zuregana darama Ta izpi diztikor artean ola doia Nai al duzu izan nere aurren ama?
Berez lotsatia naizena, ausarta Biurtu naiz erdi ametsetan Nire maitetasunak zerbait bear ta Onelaxe dio atzarretan.
Biotz nereak Nahi da zurea Neskatil eder Paregabea Eiztari dabil Begi ernea Zu kausi naiez Ene maitea Oi! banintzake zure jabea... Nahi duzu izan Nere andrea Nere laguna Nire emaztea? ... ... ... ... ... ... Arren ta arren Kupi zaitea Udaberriko Lili-lorea.
Gogatsu laino artean ameslari Ikusten dut gu bion semea Ille kixkur, aingeru iduri Izar eder-ederrak begi parea
Oi! nere zoriona ta atsegiña Gu bion aurtxo paregabea Zure altzoan dago, luze etziña Eradaten dula bular esnea
Gogatsu, laino artean ameslari Ikusten dut gu bion semea Amets au egiztatzeko, alegiña Egingo dut; bai ala fedea!
GAZTEAROA
Maite-miña
Zurbil duk arpegi, Mutil, Errak egi Maite-miña duk ernegi.
Ubel (dituk) Izter begik Goibel Kopet ori Totel Ire mihi.
Biotza eri duk hori! ... ... ... ... ... ... Errak neri Nor dan bera. ... ... ... ... ... ... Bai, zera! Ondo ziok
Goi jo duk Goizeko izar Leñargia Lili-berri Usaikia Maite-iturriko Ur-garbia.
Bai, gizona! Baiezkoa Irea duk Goi io duk Nai baduk Baina hura Bazekiat Ire zale dagona. ... ... ... ... ... ... Izarra egunez lotsatia Gauean duk maitatia Iretzako guztia Loreak maite-intza bear dik Ongi zekiat nik Eu, intza aiz segurik
GAZTEAROA
Irri-Parrez kantari
Arnas batean gu biak Gar berean su berriak Ospin gabeko eztiak Lara la rai, lara la rai Muin-muiñeko eguzkia
Zure begira amultsuak Maite-miñen erraiñuak Nire urtutze giroak Lara la rai, lara la rai Biotz barruko leloak
Zure arpegi alaia Lili garbien usaia Izar argien dirdaia Lara la, rai, lara la rai Loretxo txuri-gorria
Parrez begi-bitarteak Parrez ille kixkurteak Parrez ezpain goi ta beak Larala rai, lara la rai Parrez ortz txuri-txuriak
GAZTEAROA
Gazteari aolkuak
Gazte-aroa, aro txoroa; ikas zak mutil gajoa Uste ote duk, irea dala eguna eta geroa Oker bidetik abil, orrela betea baduk gogoa
Gaztetasuna, lorea legez, aguro duk igartutzen Arrokeria lagun txarra duk, saiatu adi bastertzen Gañerontzian, bere saretan betiko dik ondatutzen
Gazte-odola, odol-beroa, bere legea orla dik Zentsuak behar dik menderatu, ez al dek egin oraindik Gainbera artzen, etzaiok utzi, orren berri badiat nik
Lagun-artea ona duk, baina, onak beharttuk aukera Jaungoikoaren beldur santuan, eta Beraren legera Bizi direnak aukeratu ta, egin zak ire billera
Bizi beharra, behar aundia duk oraingo denboretan Langille trebe, zintzo ta apala, izan adi ben-benetan Gizarte-gaiak ondo ikasiaz alaitsu beti lanetan
Lagun txarra duk, kalte aundiak egiten dizkik zurrutak Edatekoa, tamañaz edan, jana bezela neurtuta Geikeriak, Ai! ondoren txarrak bere mendean artuta.
Bere garaian gazteak behar dik bere burua akitu Korri ta dantza, alaitasunez, aldarte onez mugitu Kanta egizak gazte aizela, gero ez adin kupitu
Bai, gizona, bai! orretarako orai dek ire garaia Ezkontza-asmoa biotz-barruan senti baduk; andregaia Neskatil ona, etxezalea atxematen behar duk saia
Maite zak aunitz gaztetasuna, ori duk egizko altxorra Abenda zaharra izan dedin, len izandu oi dan gogorra Bide txarretik, alde egizak, artuaz bidatz jatorra.
Garrantziko gauz edergarria, gorputzen txukuntasuna Baina arren ta arren, gogoan artu, anai-arreba euskalduna! Askoz obea dala guretzat, animen garbitasuna.
GAZTEAROA
No'ri oarpenak
Arkaitz arteko ur-txirriparen pare aunat oarturik Eguzkiaren argiz jantzia iregan ez dun lainorik Orrela gorde akidan beti, gaizki ez artu aulkorik
Emakumeak berez zerate biotz-samur berakoak Pitxi aberats, maitale bero, loretxo eder askoak Baina, kontu zan, aundiak ditun ta galbide arrixkoak
Leunkeriak ta pailakoak nai dizkin gure gorputzak Entzun nazanan! Kasu, arreba; Itz-leunak... Gezur utsak Mamu beltzari, zimaurrari lez, iges bear diñ neskatxak
Ia, ba, nere; gorde zan ondo ekandu paregabea Intza goseak, erle-milikak badin ta bere bidea Zaldun gazteak, gizon garbiak, osoa nai din lorea
Begi apalak, ibil eztiak, ama gaiak bear dizkin Buru arinak, ibil-arruak ondoren txarrak berekin Txukuna on den, apaina ere Jainkoaren graziakin
Loiaren beldur agertu izan dun betidanik usotxoa Izarren moduz, gorde naiean, garbitasun argitxoa Ik ere berdin, gorde bear den, neskatxaren loretxoa
Maxiatzalle eta lasaia ez adi izan beinere Etxekoia ta Eliztiarra inolaz al bada ere Edergailutan, apainkeritan onetakoak bait dire
Bai, moñoña, bai; dantza ta yosta ondatu gabe burua Bide onean alai ibilli, ori dun gazte modua Lagun artean izan ordea, beti danen eredua
Aizan, no, eta fede gaietan bai aldakin bear den dina Etxean ama-oi den maixua, irakasteko dotrina Ama kaxkarra baldin baiago gauz orretan ez-jakina
Jaio berrien inozentzia, guztiz dun gustagarria Hura galtzean zikoitzkeriak ondatzen din guztia Leia gaitean, beti gordetzen Jaungoikoaren grazia.
SENDIA
Nere loretegia
Atozkit beldur gabe Atoz, loretegira Lorezainak pozik Lagunduko dizu baratzean.
Atozkit, ez izutu Loreak atsegin du Zure etorrera Zatoz, beldur gabe Barrenera.
Gure alaitasuna Berdiñik gabeakoa Emen zu ikustea Atoztik, atoz Guregana.
Ikus zazu Lorea Iru lili orien Ama alaigarria Loretxo txikien Kerizpea
Lore ta liliak Lorezainarenak dira Ni naiz Lorezaina. Maite duzia, ene lore xorta? Lorea nuen ondo
Aurrena aukeratu Jaungoikoa lagun Kimu berria zan Gero piztu Lenbiziko lilia
«Mari-Lupe» maitia (kostata etorria) Begi beltx argia Kantaria! Bigarrentxo orrek
«Iziartxo» izena Begiak urdiñak Amatxok bezela. Maitatia! Oraingo au mutilla.
Kaixo! Txomin Izketan eztakik Bai, ordea kantetan. Ene, Ene! Zer derizkiozu?
Gauz ederragorik! Auxen da «Nere Loretegia» Lorezaina konten Jaunaren grazian.
SEASKA UTSAREN NEGARRA
Negargarria
Aita eta ama kabi goxoan ume txikiai begira Atsegin betez, irri-parrean, alai ta pozez oi dira Txori gabeko kaloiatxoa biotz nereak kupira Lenbaitlen aurrak ekarri, otoi, etxe orien erdira
Bizi-bide errex-zale direnak, biak bakarrik kabian... Seme-alabik ez-naika dabiltz batzu-batzuek agian Lotsagarrizko maitekerian, oben astunen menian Errukarriak lasai eta arin inpernurako bidean
Orrelakorik asko dagola, ori da gaurko esana Lotsik ez duzu, fede gutxigo orrela bizi zerana Zer ziñateke gaur-egunean, baldiñba aita eta ama... Zuek bezela izan balute ume egiteko galbana?
Loretegia lilirik gabe danentzako da itsusi Kimu berriak lorea nai du, ez zazula utz billutsi Pottoko-kimu itxaronkorra, xuster gerrian itsatsi Lili berriak bere garaian argia nai du ikusi
Udaberria larrosik gabe litzake gauza tristia Ez nuke nai nik ola galtzia eguzkiaren argia Lili larrosak, danak bezela, asera dauka txikia Erein zazute bear bezela aur ekartzeko azia
Jaungoikoaren «Berrionean» argi ta garbi agiri Sortzen diraden guztientzako bal dagola aski janari Ipiñi gabe, egaztitxoak iatekoa du ugari Iantzia, berriz, lorekikoak, naiz ta ez diren dendarl
Kabi barruan biziko zera aldi askotan negarrez Zorionean bai eta ere sarri askotan par-parrez Lege bidean garbi ta zuzen! Zergatik egon aserrez! Aingerutxoak lurreratzeko ez egon, arren, beldurrez
Xomorrotxoak, anima aparte, arreta aundiz... begira Lur pean sartuz arrautz parrasta, ziurtatzen du segira Gizadiari ikas-bidea. Lotsatuko ez al gira! Ematen ari, ekarri naiez umeak bizi berrira
So! Ezkonduak! Umetxo-zale, lili maitale izanak Ezagun ditut nai ta eziñik lanean ari diranak Orien pena, negar samiña, ezin izanik aita-amak... Al dezutenak, oporrik gabe, egin orien ordañak.
ZARTZAROA
Bizia badoa
Maiteki nai nituzke itzak gogoratu Gizadi-zartzaroa nai bait-dut kantatu Begirapena Ziñezko omena Agure daneri Eskeñi dezaiegun biotza abeslari
Gizaki-zartzaroa ohoragarria Zuretzat dadukat nik itzal ongarria Aitan aitona Aman amona Arbaso maiteak Ontzat artzen ditugu zuen ikasteak
Aitonatxo nerea, gerazu biotza Ez da orren ituna zaharren eriotza Neketan bizi Sendia azi Ori da emaitza Orla bizi izateak, merezi du aintza
Zuregatik, amoña, zer nezake esan Maiterik maiteena zuretzako nintzan Sagar ximelak Goxo, pastelak Eskupeko oroitzak Eta biotz errotik zerurako otoitzak
Amoña, amonatxo, zure lan nekeak Billobatxo onentzako pozarren beteak Magal goxoa Laztan beroa Muxu biotzkorra Ez nezaizuke ondu nik dizudan zorra
Akatsakin batean dator zartzaroa Edo zartzaroakin akatsen aroa Dan dana dala Aldi makala Estu ta larria Gogaia erne baina, gorputz elbarria
Bizi dan gauz guziak ba-du udaberria Uda gozo beroa ta udazken argia Izotz eria Negu gorria Burua billotsa Orduan urbill dauka zor dun eriotza
Adiñean sartuta azala gallendu Ximur-ximela antzeko musua omen du Arnas laburra Begi makurra Ibilltze errena Agure dan gizonak laister du azkena
Ostroak erortzean orbela ugaritzen Aize epel xumeak erraz du mugitzen Krixki-karraxka Arrast-marraxka Igar dan ostroak Eriotzari kontu eman dio gaxoak
Sukalde basterrean, suaren ondoan Aiton amon maiteak otoitza lanean Oi! Zartzaroa Aldi naroa Eriotz eskatza Orduan nai nuke izan anima aberatsa
ERIOTZA
0 00000 0 0 0 0 HIL Omega EZI MAITE BIZI AZI Alfa ASI AZI BIZI MAITE EZI HIL Omega
Bost puntokoa.
Morroitza Eriotza Egoitza Oroitza Otoitza
E Er Eri Erio Eriot Eriotz Eriotza... ERIOTZA!,
Nun duk ire garaipena? Petral alena! Amaia duk Asiera
HIL-ETA BIZI!!! BIZITZEKOTAN... HIL!!! ..................................
Zu, Zera, Zu; GURE AITA ZERUETAN ZARENA ASIERA TA AZKENA
Argitasuna estimatu du nere olermen gogaiak.
Hiru olerki sorta |