|
Hiru olerki sorta
OLAXTA
ITXAS-ERRI POEMA
«ITXAS ERRETIK NIJOAN ZERURA»
Itz-bi, zure baimenarekin, irakurle: Ez nuke itzontzi gertatu nai nere aintzin-jolasa onetan. Berriketak, biotz-ixuriak eta esan naiak idazti-barruan adierazten ditut; eta gaiak berezkoa duanez negarti oldartzen naiz bidean, arteka par egingo badut ere. Arrantzale errikoa naizenez, errexa izan da neretzat liburu onen antolaketa. Mariñelen artean eta euren aotik on-ritzia jasoa naiz; ez dut besterik bearrik. Aientzat bait da, geien bat, nere «OLAXTA». Bai, olaxta modura —txipli-txapla—dabil nere gogoeta arrantzale-erri giroan. Alditan, jakiña, karraxiren bat, astindu batzuek, Oi, enbata!, ematen ditudala. Batzuetan esalari nabil, bestetan itz neurtuz bertsolari. Bertsoak, kantatu ta askoz ere gustagarriagoak dira. Bertso maitale bazera errex billatuko dituzu aukerako doiñuak. Eta ainbestez, Agur t’erdi. E.
Txapela eskutan, agurtzen zaitut, Oi, Arrantzalea!
OMENALDI
Arrantzalia Itxasoko nekazaria Bizi latzaren semia
Itxas-zelaian Laialari Auin artean Lanean ariz Ezia
Ez-bearretan, Izerditan, Eta neketan Irabazten duk Ogia.
Miñak sufritzen Ondo dakik Malkorik gabe Negar egiten Ikasia
«Lo-gutxirekin» Uztartua Ase-goseka Pasatzen duk Bizia.
Arrantzalia Itxasoko Nekazaria!
* * *
Benetako errukarria.
NIRE ERRIA
Nire-Erria, mariñel erria Getari, Orio, Ondarribia...? Gora Kantaurria!
Nola illargia zeru sapaian adar itxurean...?
Orla Nire-Erri Euskal-Erria sartzen da urean...
...Edo, itxasoa maite-maiteki, sartzen lurrean...
Dana dala Nire Erria Euskal-Erria Mami ta azala Itxaso ta lur Lur eta itxaso, maitagarriak, Batño dala... Itxas erria.
Itxasoren jun-etorriak Bazter guztiak Garbi-garbiak Uzten, aldi bitan, Egunean.
Mare illak Mare biziak... «Itxasoaren jun etorriak»
* * *
(Orren berri badu illargiak)
Zorionean...
— Ezetz diozu? Bai, adixkide, bai! Itxasoa egarritutzen da...
...Bidaso, Urumea, Oria; Gipuzkoako iru ibai Or dituzu ur karrio
Itxasoaren antziak Laiño antzeko oreak Aurrena zeru bideak... Ostera, eudia dario
Bai, adixkide, bai! Egarritzen da itxasoa. Gaziak, geza nai Arrak, emia Legorrak, bustia Lurrak, eudia Itxasoak, lur...
Lur eta itxaso Mariñel erria
Ta erri ortan Bateltxoak Treñeruak Sareak..., kaia Ta Elizatxo bat Fede agerkaia
* * *
Kristo gurutzean Otoia biotzean Etxe ederrak Txukun-txukunak Aiton zaarrak Nini kuttunak Ama ta amonak Mutil ta gizonak
* * *
Nire Erria Mariñel Erria Getari, Ondarru, Ondarribia... Itxaso ta lur Lur eta itxaso... EUSKAL ERRIA!
ARRANTZALE ERRI
Kantaurri itxas ertzean Mendi liraiñez gordea Ibai ta ibarrez betea Euskeldun lur-aldea Toki paregabea Oberik ez da munduan
Kumeak segurtatzeko Aske bizi dan xoriak Erneak dauzka begiak Kabi nai gutiziak Oatzeko tokiak Bear ditu pausatzeko
Mundu ontan bizitzeko Euskoa orla zebillen Ta iñor gertatu baiño len Tokia aukera zuen Geroztik gera emen Giza libreok izateko
Goseak ez iltzekotan Ikasi zuten artzaintzan Aldi berean arrantzan Kantaurriko baratzan Beste biderik etzan Arraikia jatekotan
Asma zuten tresna ederrik Atzemateko legatza Ixurrezko amu-latza Lokarri aberatsa Berexiz zaldi isatsa Naiz baden orain oberik
ZOAZ URRUTIRA
Arraikia jango bazan Edo ta, Kantaurri itxas-ertzean, Bizkai ur-kolkoan Bizi gura bazuten Itxasoari kendu bear derrigorrez, jatena. Gure aitaren aitonak Aspaldiko euskaldunak.
* * *
Itxasoak badizu Ala-onelako misterioa Gizona bereganatzeko Lamikeri... giroa
* * *
Aize, iguzki, izar Auiñ, gazi, kresal, Ekaitz, laiño, ipar
Sirena’ren txistu-dei eztiroa. Urteak aurrera legez Lanean jardunaz Beti egiñalez Poliki-poliki Txalupa asmatu zuan. Onatx nun dezun Kai alboan Irtetzera dijoan...
BELAKO BARKUA
Ua, ua... Belako barkua Branka uran sartua Bela, aizez anpatua
Ua, ua... Ua, urrutira! Erdiko palua Zuzen ta trinko Dana aizatua Eta ttapikua Ondo baliatua
Leman, patroi zarra Betikua.
Ua, ua, Indietara Ua, urrutira Ua, sartaldera Ua, itxaso-zabalera!
Pikazak olatua Ta itxaso-arrua Urrazak lanbrua... Popatik utziaz Urrats apartsua.
Aidean kaiua Arin ta zailua Ontziarekin pasiuan Barkuaren pausuan
Ua, ua...
Irea duk itxasua Irea duk mundua Eman da zabalzak Euskaldun frutua
Eta bizi gaitean Atxemazak balea Gure urrea Arrapazak bakallua Janari gozua Gure mantenua.
* * *
Aizak, patroi bulartsua Kaian, etxean; Zai gelditzen dek Ire maiteñua...
Nolako zerua!
BALEA’REN ARRANTZA
Kantuz:
Arrantzale-euskaldunen Bizitza moldea Txalupa-zar batean Askotan etxea Ogia jango badu Auxe da sortea! Beargiñen biziak! Beti du nekea Orlakoa dezute Pobrien dotea
Estimatzekoa da Bai, ala fedea Itsasotik datorren Jateko bidea Aldi batean beintzat Nolanai tristea Aldenduko bazuen Etxetik gosea Ametsetan zedukan Urrungo balea
Giroak eraginda Kantaurri ertzea Arrai izugarriak Kosta-au zun berea Bizkaiak eman zion Dadukan deitzea Latiñetik artua Orla zan legea «Ballena viscaienssis» Izen dotorea,
Talaieruak sua Suarekin kea Seinale autatua Biltzeko taldea Arrantzaleak dute Orlako xedea Gerorako ez utzi Oraingo galdea Itxasora bijoa Nai dunak partea
Balea!, onatx emen! Ederra alea! Arpoi aundiarekin Atorkit gaztea Begi-bien artean Emaiok golpea Kontu artu zak, mutil, Erne apuntea Pizti aundi onekin Egintzak pakea
Esan eraz bete duk Patroyan eskea Ire indar-mañetan Ba-niken ustea Arpoiak ikurriña Gure seiñalea Agirian zeukak-ta Badik oin jabea Salbu diguk ainbestez Aurtengo urtea
Lumera aragiak Kostarren urdea, Salbatu du oraingoz Gure izatea Konten jarriko dira Ama eta andrea Arreba eta anaia Andregai maitea Eskerrak, Jaungoikoa! Gure ongillea.
GOAZEN ITXASORA
«Treñerua»
Kantuz:
Jeiki, jeiki! mariñelak Guazen oro itxasora Uartzean euzki ederra Laister agertzera doa Goiz ñabarra, urdin-ubela Gorri-gorrituko da.
Goazen, goazen itxastarrak! Dei egin du patroyak Atzar gaiten, jaiki bizi Utzi maindire ta oyak Itxasotik zeruraiño Egiteko otoyak
Ekin, ekin! arraunari Ekin gogor, mutillak Dizdiratsu, ur gañean Zai daude arrai pillak Sare ta amuz, kausitzeko Ernai esku abillak
Ariñ, ariñ! oldar biziz Gure indarrez treñera Ezkifaya ta ontziya Alkar ongi ibiltzen gera Jauna lagun, arrantzakin Biurtuko kaiera
Kendu, kendu! bidetikan Olatu eta auiñak Aize-iparrak utzi nai du Itxas bare berdiña Guk errex atzemateko Bear degun txardiña
Ernai, ernai! i, gaztetxo Argitu itzak begiak Urrunean bai aldiran Multsoan egaztiak Zantzu ori aski degu An izango arraiak
Entzun, entzun! lema zaina Urrunago jun gabe Txardiñ edo beste zerbait Emen bertan ba daude Argi-uera bizi-bizia Ona begien pare
Bete, bete! treñerua Au dek arrai ballara! Txopa dena betea ta Gañezka antoparak Ontzikoak irri-parrez Dabiltz arat’onara
Jarri, jarri! berriz ere Lagunak tostartean Popa-aidian, arin guaz Etxerako bidean Aize ederra lagun degu Jainkoaren grazian
Gora, gora! Jaungoikoa Eskerrak berriz Zuri Janaria oparoan Eman diguzu guri Txardiña frii! deadarka Andrea doa urduri.
BATELTXOA
Nere maiteñoa
Kantuz:
Arrantzalea, itxas-gizonak biotz barren barrenetik Maitiak ditut, lagunak dire zentzuna dedan geroztik
Itxas-erria, uri polita da nere jayot-erria Txalupa-gizon, ontzi ederrak; ditu kai-zar ta berria
Amaren aita, ta aitan aitona ziraden arrantzaleak Aitak bezala, itxas aldera jarri ditut nik begiak
Zeru goitikan, gizon guziok artua daukagu griña Nerea beintzat; ongi dakit nik, itxasorako egiña
Atoz nerekin, zatozkit, arren, ikus zazun bateltxoa Beste maiterik ez dut oraindik; orixe dut maiteñoa
Txuri-txuriya, garbi-garbia; «Mariatxo» du izena Nere yolasa, atsegin utsa, gauz danetan maitiena
* * *
Nere «Mariatxo» kuttun-kuttuna, dadukat itxasorako «Mirentxuño» bat, ezti gozoa, bearko dut etxerako
Miren, Maria, izen garbia, izenetan ederrena Batelarekin, emaztetxoa... dut nik orain bearrena.
Atozkit, bada, Miren-Mirentxu, nere biotz-muiñ ondora «Mariatxo» kin, uztar batean, bi-biok biziko gera.
BATELERUA
Gau erdian etxea, lo utzita Emazte eta aurren begiralea Arraun biak bizkarrian artuta Itxasora doa arrantzalea Otarra besopean Otoitza mingañean «Gure Aita zeruetan zerana»
Gillabetan dauka bere batela Emazte eta aurrak mantendu bear... Ixil-ixillik doa mariñela Kai-zarrera, arkupetik zear Goizero bezelaxe Jainko Jauna maitale «Iguzu gaur egun ontako ogia»
Kilun-kulunka dabil bateltxoa Bai, polit askoa ur-axalean Auin-seaskak lo kuluxkatxoa Ar-arazi dio ondar gañean Mariñela, bidean Erregu ta erregu «Guk ere zordunei barkatzen diegun ezkero»
Izartxoak lekuko = Illargia argi emantzaille, aize iparra lagun, goazen arin, nere ontzia Laister pasa bearko degu barra Arraun biak urean Esku-muturrak gogor «Agur Maria graziaz betea»
Boga, boga, kementsu, mariñela Boga! Jo bearra dezu urrutira Berberin, txitxarro eta berdela An, itxaso ur-aundian bait dira Goizero bezelaxe Pamili begirale «Erreguzazu gu pekatarion alde»
* * *
Illuna iges, ortzea argitzen Egun sentia ba-dator garbia Itxasoa bare, ez da mugitzen Begira an urrutian mendia... (bere baitan)
Elizako Torrea Ayako arri Batallau edo Kalamua
* * *
Au dek Amiau! Nere kanttua.
Tresnak berezi Amuak beitatu Erramienta botatu Arraia puñitu Lanaren saria Itxasoak ornitu
Kalatik kalara Alditan uts, Arraia arrapatu
Batzutan asko Bestetan gutxi Arteka jipoi
Eguna joan Eguna etorri
Beroak Otzak Bustiak Aseak Goseak
* * *
Au da bateleruaren izatea.
BEIN BATEAN
Egun-txinta urratu baiño len; Illuna, beraz, oraiño, Batelerua... Txipiroi keta Abiatu da.
Aroi onean Oiturako lekuan Asi da lanean, Eguneroko ogia irabazi naiean.
* * *
Bat-batean... alako «karraska» otsa sumatu du branka-aldian — Nor degu emen?
* * *
Karras-karras! Berriz ere.
— Karramarroren bat ote?...
Onatx txipiroia ederra gaiñera! «Karraska», berriz ere.
Zer ote?
* * *
Eguna argitzen dijoa — To! begira ezak Ezpaina amuz jotako atuna!
Anima gabeak nunbait miñ artzen
Eta amua kendu nai, nolabait, len baiño len.
Karras, karras...
Gaixo atuna, Nik kenduko amu zitala, Zatoz, zatoz... Rau!! Krokarekin... UTS!!...
Nekauen sos! Arrai ederra uan ba!
* * *
Egon aldia Onatx txipiroi bi Kris, kras, kris! Emendek berriz! Eta egiz!
— Kontu, gizon, kontu... Ia oraingoan...
Nik kenduko amu gaiztoa
Ator onara! Rau!!
Oraingoan bai!
Au..., alia! Amu madarikatu au!
Orra kendu; Baiña, Atuntxo... Nerekin etorri bear dezu Gaur festa degu etxean Eta maieko zera.
USTEAK USTE
Itxasora!
Usteak... uste Zenbait egun triste Askotan dakarte
Usteak... uste.
Agiri da Noiz beinka Izarra, egunean...
Argiago da beti Izarra arratsean
Izarñoak Zeruan Keiñuka, illunean
Esan nairik Jazoko dana, ai Urrengo egunean.
* * *
Aize epela Itxas zabala Bare, gardena Itxasora! Erri dena.
Batelak Txalupak Ubarikak Treñerak Gizonez beteak Itxasora, erri dena!
Izarñoa ortzean Mintzari negarrean.. Esan nairik Jazoko dena, ai! Egungo eguerdian.
Kantuz: Boga, boga! Mariñelak... Juan bear degu urrutira Ez det nik ikusiko (askok beintzat ez) Zure kai ederra. Agur, Ondarroako Itxaso bazterra.
«Ez det nik ikusiko» Errukarria, Kantetan ari aiz Igerlaria Ez dek, ez ikusiko Kaia, erria, andre ta aurtxo maitagarria!
Jaiki, jaiki! mariñelak Goazen oro itxasora Uartzean euzki ederra Laister agertzera doa Goiz ñabar, urdin-ubela Gorri-gorrituko da
— (Goiz argi arrats aize ta eudi) Izarñoak zerutik.
Guk ez jakin... aren izkuntzarik!
Aize epela... Itxas zabala Bare, gardena Itxasora erri dena.
Bi ordu bidean Bat bait-litz alantxu zan Usteak, uste... Irauten zuan.
Itxas zabala Bare, gardena Den-dena.
«Arrantzaliak arrantzan Begira nola dabiltzan».
EKAITZ-ZANTZOAK
Mendi goiak Lainoen bitartez Zeruakin Alkar izketa...
Maltzurren konponketa.
Aizea... xiri, xiri eta poliki-poliki firi-firi.
Izarñoak Kiñu argia egunean Guk ez ikustean Ta esan-naia ez ulertzean Otzikara gorputzean Kezka biotzean
BITARTEAN
Agure zaarrak —Gizon azkar izanak aldi batean—
Yokoan, musean,
BIAZOIA
Firi, firi, firi FIIIIIIIIII!
Ixil unea... Zakurra zaunkari Zerbait du nabari Gaixo umea!
Mendia, illun Ernatzen aizea Goibeltzen ortzea Maitea, itun.
Txoriak, iges Eguratsen alde. Noruntz ez galde Billaka babes
Tximista ta barrauts Zugatzak okerka Aizea deadarka (Firi-firi indarka) dan-dana errauts!
Dunbots dardarrak Iñustak t’ortots Nun aiz, ene biotz Ia, ito ikarak.
Legorrean Leiarriak Kris-kras! Ateak... pin, pun, pan!
Bitartean Agure zaarrak Lasai musean (ara nola)
— Nik, mus. — Nik, an — Ordago! (errege zaldiya) — Utzi aundiya
* * *
— Paso txikira — Guazen — Enbido! — Euki enbidoa — Bai, pareak... — Ederrak nereak — Bai, ez... — Bost! (bi-biko) (bi seiko) — Nik ez irukiko
— Ez joko — Zureak, Periko — Ez dut etsiko Ogei ta zortziko! — Obeak ez izateko Utzi etziko.
* * *
Txikiarenak, bi Dupleak iru, bost.
* * *
Onek merezi dik tragua Ekatzu, Antton, xatua.
TOSTARTEKOAREN ESKARIA
Begi ernea da Joxe Mari Bixta onekoa, baiña izutia. «Lenagotik ezpainan amua ukana»
Alaz-ala, ezaguera aundikoa Bertsolari yayoa Barru-barrutik irten zaio Etxerako gogoa.
JOXE MARI Kantuz:
Lenagotik ukana amua ezpainan Aspalditik badaki Enbata modukoa Biazoia zer dan Denboraliarekin Bromarikan etzan Orregatik eskari Aguro asi zan Enbata gaizkilleak Etzitun atzeman.
Konta zagun, ordea, Eskea t’erantzuna Amalau gizon Salbatuko dituna.
Kantuz:
Osto igarra legez aidean ainara Mendebaletik dator aize-burrundara Odei beltz, euditsua ta trumoi-ikara Egin zazu, patroya, etxera muara Emen segitzekotan danok galdu gara
Ain da aundiya itxasoa, eta ain itsusiya Gure barkua, berriz, zearo txikiya Gainean dadukagu embata larriya Estimutan dadukat oraindik biziya Danok itto baiño len artzazu neurriya
Entzun, arren, nagusi, nere arrazoya Auiñak gallentzean zertako sasoya Runboa alda ezazu orain da garaya Zergatik izan ola orren zerekoya Kanposantuan nai dut iltzean koroya
(Eta patroi zarra beti aintzina)
Aurra egiteko du Antton’ek andria Jenaro zarrak, berriz, pamili aundia Txo-txo gaztearen gain alargun gaztia Zu ere zureataz oroitu zaitia Nik ezin antzi baitut maiteño neria.
(Aurra egiteko... Antton’ek andria...) Eta patroi biotz gogorra era bat kupituta...
Bat-batean Lema-arraunarekin Gorputz bat egiñik
Bira artzen du... esanaz.
— Aborrak... Zia!
— Estiorrak... Arraun!
EMBATA
«Bat-batekoa»
Urrun... Urrutian Odei txuriak Txiki-txikiak Embata ezaugarriak (Uste gabeko embata)
Usteak, uste. Agure zaarrak ...musean (Ikusi dituzu nola)
* * *
Mutillak! Gizonak! Oyu egin du patroyak. — Odei txuri aiek ez ditut maite batere
— Bildu erramientak! — Azkar ibilli, gizonak!
Zalaparta biziz Oldar guziz Tresnak alatzen SAREAK GOITITZEN — Azkar ibilli, gizonak! Dio berriz ere lema-zainak
Odei txikiak aunditzen Okerrago dana... urbiltzen! Ta aizeak esan du; banator! Ta esan bezela, badator! Itxasoa asarretzen, Ta nola gainera!
Aize truara Ontzi lemeara Zer ikara!
Ekin gogor, mutillak! Iritxi arte kaiera...
Emen dek embata! Burrunda galanta — Biotzik ez du ta Urrutitxo gaude ta Zure laguntza, Zeru lurreko Aita, Ez ukatu guri...
* * *
Jesus!, Jesus! Zer da au!
Olatuak, Mendi ainbatekoak Arrotuak. Ontziak Intxaur azal bait liran Astinduak
Ontzi-lagunak Gora ta bera Bera ta gora Estuasunez Larrituak
Zer da au! Karraxi ta negarra Zurrunbilla!
Itxasoa goseti!!!
* * *
Guriak egin du...
Kantuz: «Une larri oietan Mariñel gaixuak Goguan ditugu, ai! Andre ta aurtxoak»
* * *
Otoitzak zuzendu! Patroyak agindu Jesukristo nere Jauna Aspaldi esan du Mariñelak Ba da ezpadare Ez nai berandu
Kantuz: «Enbatak topatzian Gu itxas erdian Emaztea etxean Gogoz otoitzean»
ETXEKOEN OTOITZA
Agur Maria, Maria Agur
Ama Birjiñarentzat Argia piztuta Imajiñen aurrean Belaunbikatuta
Ene Zeruko Ama! Amatxo on ona Itxasoan ditut, ai! Seme ta gizona
Aiek galtzen baditut Zer egingo det nik Sei seme-alabekin Emen, alargunik?
Zu Ama izana zera Badakizu zer dan Semea galdutzea Gazte-gazterikan
Arren ta arren, Amatxo, Entzun gure otoitza Etxerako utzi, ai! Aien eriotza.
(Alan izan dedilla)
ITXASOA GOSETI
Agur! Agur! «Intxorta» txalupa Baga aundi batek Jo ta eraman du
«Bi-Anayak» ere Jun zaigu igesi Ta «Itxaro-lzar» Itxasoak irentsi
* * *
Karraxi ta negarra Zurrumbilla!!!
Itxasoa goseti!!!
ERRIAN
Mariñel zaarrak Jokoa utzita Biotz negarrak Oiu lakarrak Mendean artuta Kaiera dira urbiltzen Bare aldirako Ontzi kondarrak Asirik gertutzen
* * *
Ezkon berria Andre gaztia Kaiean... Ara ta onara Negarrez dabil
Bost andere Iru amona Eta aunitz mutil Itxasoruntz begira Kaiean... umil
Andre gaztia Ezkon berria (Aurra egiteko aurki) Ara ta onara Kaiean Negarrez zurbil — Atzo alako denbora ona! Nork uste bear zuan? Usteak..., uste Zaspi emazte
— Atzo alako denbora ona!
Ustea, beti ustel Ikusi dezute.
BARE ALDIA
Ai, ene, ai ai!
Zarrapaka Iges jun da, aize beltza.
Ain laisterka Zebillen maltzur garratza Bide batez Alde egin du ekaitzak
* * *
Kantuz: Ai, ene, ai, ai! Usteak sarri xamar Ondorengo latza
Bare aldia... ...Bare minkatza Aunitz ontzi, irauliak Tira-bira emanak... Oyu ta karraxia!
BATZUEK igarika Besteak... itoak Oyu ta Karraxia!
* * *
Izarñoa negarrez —maitearen negarra— Itxasoa irri-parrez —Asetuaren parra— Bare aldia Bare minkatza Estu, larria aldi garratza
Treñeruak, irauliak Ur-gañean arraunak Ur-axalean pañelak Arraunari lotuak, gizonak. Pañelari oratuak, gazteak.
«Naufrago» errukarriak.
GALDUAK
Etxe batetik, lau
Gizonak! Ai, oi, ai! Zenbat ondamen...
Zorionak! Ai, aoi, ai! Gaudelako zuzen
Baina, nun da Antoniyo? Ai, oi, ai Ez al dago emen?
Itxasoak eraman!... Ai, aai, ai! Begira ageri dan... Itxasoa bare Itxasoa ase
Mariñel zintzoak, Erdi-itoak Barkora aupatzen Batzuek betiko GALDUAK Gizajoak!
NUN DA? NUN DA?
— Aita, aita! Nun da aitatxo? — Ixo, ixo; ekin gaztetxo zatoz nere ondora eutsi sokari ta gora!
Ai, ai, au lana! Aita galdu. Ai, ama!
Nun da? Nun da nere semea? Ura gabe ez dut bizi nai — Gizona, gizona... Seme-alabekin Andre gaixoa etxean dezu zai.
Ondamena, negarra Nun da?, Nun da?
* * *
Danetara Amar ontzik egin bira Danetara Ogei gizon galdu dira —Uste beintzat— Usteak, uste irauten zuan.
Erri guzia kaiera Zerbait jakin naiean Otoitza mingañean Larria biotzean Negarra begian
Nun da? Nun dire!! Nun ditut!!!
Zalantza, Oyu ta karraxia. Alargun berriak!! Umezurtz ugariak!! Mariñel erriak Euskal erriak.
* * *
Ta txoriak, ixo Ezkillak, mintza Batelak, kilun-kulunka Illuna... Gaua... Izarrak Zeruan Negarrez urratuak
Kantuz: Ai, ene, ai, ai! Xaxpikia alargunak Ekarri mundura.
ONDORENAK
Bustialdiak askotan ondoren txarrak. Mariñel oneri, bularrak usteldu zaizkion.
Kantuz:
Eriotz trixte batek Ematen dit gaya Bizitz ori kantatzen Bear dut nik saya
Arrantzale gazte bat Miñez zan gelditu Arrezkero gaixoak Naiko lan baditu
Senarra sendatzeko Mediku onenak Emazteak ekarri Alperrikan denak
Gogua bortxatuta Au ta ura jan zazu Biotzeko nerea On egingo dizu
Galdu arte iñork ere Bearreko laguna Ez dugu estimatzen Gure osasuna
— Obe zenduke, maite, Tabernan mayian Ez orla gaxoturik Etzanik oyean
— Egia esan dezu, ori da arrazoya Pozik jungo nintzake Banuke sasoya
— Andre biotzekua, Neriak egin du Nola bear dituzu Guziak mantendu
Sendia alkartuta Itz zuur, sakonak Esan zitun iltzera Zijoan gizonak
Gure aurtxo maiteak Aitarikan gabe Nere andre kuttuna Zaitez oyen jabe
Etzatu, emakume, Ez egin negarrik Betirako ez nua Gero arte bakarrik
Jaunaren bildurrean Bear ttuzu azi Zeruan alkartzeko Onak izan beti
Zeru goyan nazute Izango ordezkari Laguntza maiz eskatu Birjin maiteari
Nere seme alabak, Arren, onak izan Negarrezko egunik Amari ez eman
Entzun ezazu, seme, Zu zera zarrena Aurrerakoan zera Aita bigarrena
Andik denbora gutxi Mariñel gaixuak Artu zitun fededun Bere elizakuak
Jaunari lagunduaz Etxe-be barrura Jendetza zan etorri Maitea zan ura
Arnasa estu-estu Larri, ai biotza Estulak ito nai du Zer izerdi otza!
Sukarra nagusitu Begitan bistik ez Etxe artan guziak Antsiz ta negarrez
Azkeneko arnasa Oraintxet eman du Bere izpiritua Zerura zuzendu
Gorputza iilik dago Ai, ango negarrak! Zer utsa uzten duen Aita ta senarrak
Dezayogun guztiak Biotzez otoitu Illik dagon kristauak Ori jaten bait du
—Goyan bego-
ALARGUNAREN NEGARRA
Kantuz:
Nere gogoa egan dijoa Alargunaren albora Aitarik gabe gelditu diran Ume txikien ondora Ama gaixoa, zoro antzean Begira izar lekura — Nere umien aita genuna Iges jun zaigu zerura
— Iru alaba ta bi mutiko Dira gu bion aurtxoak Aitarik gabe gelditu dira Errukarrizko gaixoak Ni ama izan da, ez dut etsiko Ni-re iltzera nijoa Aita-amik gabe zer egoera Ume zurtz gure umeak!
— Nere buruak ez du zentzurik Zu itto ziñan ezkero Zure itzala billaka nabill Goiz guziz eta gauero Aitatxo nun da? Galdezka dabil Txikiena egunero Nik etorriko zerala esan Etzera etorko gaurgero
— Patroyak oyu egin zunean (Pello, Antton, Joxe!) Ura loaren goxua Azkar esnatuz pizkor altxatu Ziñan nere senartxua Nork esango zun izanikan zu Bulartsu ta osasuntsua Azkenekoa izango zala Erdi lotako muxua
— Neretzat ziñan senar onena Ez ninduzun atzipetu Gazte giñala agintakoak Danok zenitun kunplitu Zure mendean egun onarik Munduan ditut bizitu Orla ez neza etsi-iñola ta Lenbaitlen zugana deitu
— Zure emaztea naizen aldetik Dizut zin-ziñez eskatzen Zauden lekuan saiatu zaitez Gauza au neri irixten Len baiño lena ni lur ontatik Zuregana eramaten Zu gabe nere biziak ez du Irauterikan pentsatzen
UGARI ALDIA
Denian, bon-bon.
Kantuz:
Arrantzaliak Arrazoyakin Esaten degu, or-konpon! Arrantzarekin Urnore ona Diru askorekin, bon-bon
Alabatxoa, Andre maitia, Zoaz aguro dendara Ekarrizazu Mama goxotik Txopin bat gure etxera Zuk, berriz, Antton
Aguro Iaister Itxiko dute bestela Ekarritzatzu Bakoitzandako Dozen erdi bat pastela
Egun trixtiak Etorko dire Orain bear da jan ta edan Gerokoari Kasorik ez-iñ Ez dakit biziko geran
Ene alaba, Ene moñoña Kafe pixkabat bero zan Pattarra ere Bearko diñagu Kuartillotxo bat ekartzan
Jeiki orduko Kafe beroa Ttotta onakin bustiya Amarretako Egiña dauka Gosari eder guriya
Lagun artean Ostatu etxean Arrantzaletxo kuttunak Eskeintze digu Esku zabalez Lagun, artu nai dezuna
Gaur festa da ta Egin dezagun Bazkari on bat etxean Andria, zuk ez Lanarik artu Eiña ekar eguerdian
Gizona, gizon Dio andreak Apaldu zagun kanpoan Auzoko Iñaxi Senarrarekin Begira nola dijoan
Ene-enetxo, Nere moñoña, Guazemizu bai gu ere Ostatu ortan Sartu gaitean Peru’nekoak or dire.
(Ta, gu gutxigo ez gire)
URRI ARO ALDIA
Ez denian egon
Kantuz:
Urri aro aldia Benetan ituna Itxasora yun eta Etorri utsuna Ai, ene ai, ai! Gosea negutean Bai dala illuna
Negu gorri-gorrian Surik piztu gabe Nere aurtxo maiteak Gosearen mende Ai, ene ai, ai! Arrantzale gaxoak Ez ogi ta ez labe
Gose aundiarentzat Ezer ez da txarra Ogia oroituaz Eldu zait negarra Ai, ene ai, ai! Pozik jango nukela Banu txardin zarra.
Aurtxoak albotikan — Ekatzu ogia! Okiñ biotz zekenak Ukatu goizian Ai, ene ai, ai! Mariñelak darama Orlako bizia
Bearrenezkorikan Gabe bizi dira Ta emazte gaixoak Munduan erdira Ai, ene ai, ai! Beste aur bat ekarri Ederra segira!
Zorretan erostea Ez da atsegiña Orla saldu bearrak Ematen du miña Ai, ene ai, ai! Aundia da izan ere Naia ta eziña
Elurra tellatuan Umeak oñutsik Etxeko txoko danak Ditugu billutsik Ai, ene ai, ai! Udarik ez balego Nintzake burutik
Aldi batean errax Egin gendun bon-bon Orain gosearekin Ezin gera egon Ai, ene ai, ai! Dirua gorde zunak Esan dio or konpon!
Eskuak poltxikoan Ezpainak txistuka Zakurtxoa alboan Goseak zaunkaka Ai, ene ai, ai! Bera jango detala Nago ai! pentsaka
Ikas arren ta arren Zerbait aurreratzen Amartik bat bedere Txokoan gordetzen Ai, ene ai, ai! Arrantzak ukatzian Ongi da etortzen.
KOFRADIAK
Arrantzale erriak Ur-bazterrian Gauz gustagarriak Ugariak...
Gauz interesgarriak Obeak...
Gustagarriak? Ondartzak, Ontziak Oi, Belako barkua!
Obeak?
Gizartea’ri buruz Begiratuz,
KOFRADIAK
Kantuz:
Gizarteko bazkuna Alkar laguntzeko Eta geiago dana Alkar maitatzeko Gizona bakarrikan Ez da ezertako Danak batu ezkero Ba da zerbaitako
Gure aurreko zarrak Orla egin zuten San Pedro’n izenean Danok batu ziren Gero etorri dira Bazkuna or ta emen Aiek bezin zuzenik Ez degu ikusten
Egun aukeratuan Kontuak aztertu Xautuak zenbat diran Sartuak ikertu Apaiza’ren aurrean Batzarra berritu Errespetuko gauza Ez zagun baztertu
Goi-goian kofradiak Nai ditut nik jarri Izandu diralako Pobre altxagarri Oinbesteko bat utzi Partitzeko sarri Erasoari eutsiz Lagunduz alkarri
ARRANTZALIEN BIOTZA
Kantuz:
Biotz zabala, aundia Benetan eman zalia Mariñela, da zuria. Itxasotikan kaieratzean Bokarta bixi-bixia Musu-zapi bat betia Jaso ta doa urlia Ezpain-begitan irria
Pobregoa pozteko Dezunetik emateko Zerade biotz oneko Emate ortan, esku zabala Asko gera esateko Naiz gutxi eduki jateko Etzera aurreratuko Zer edo zer eskatzeko
Ori ez dala guzia Daukagu ondo ikusia Ikusia ta ikasia Itxas-erdian, ekaitz artean Erdi-iraulia ontzia Ikusirikan trantzia Egingo dezu jauzia Naiz arrixkatu bizia
(Onatx eredu bat)
AITA MARI
Aita Mari Gizon prestu Leyalari. Arrantzale trebeari Omenaldi ta gorasarre:
Kantuz:
Ori da fiñ jokatzea Projimua maitatzea Merezi du aipatzea Lagun-urkoa salbatu naiez Ito egin da tristea Bidezko da oroitzea «Aita Mari» goratzea Eredutzat guk artzea.
«Urrikalduak salbatu nayaz Eman zenduban biziya Ta gaur daukazu, goitaltchatuaz Obiz itsaso aundiya Lo egin zazu baga soñuaz O, gizon maitagarriya Onrraturikan zure gloriyaz Donosti ta Kantaurriya»
A. A.
ARRASTERUAK
Itxas-gintza! Itxas-gintza! Ogi-bide ziñez latza Arrasteruen bizitzaz nai dut mintza. Ez da txantxetakoa auen ekintza.
Kantuz:
Aita ditzagun orain Beste gisakoak Urrutira doazen Arrantza moduak Pentsatu ta bakarrik Miñ artzen goguak Urrikarri zerate O, arrasteruak!
Txalupak biñakatuz Orratx bikotea «Maite» batek izena Lagunak «Pakea» Etxetik urrutian Pasa illabetea Andre t'aurrak etxean Zuengan gomutea
Amairu gizon prestu Bi patroi nagusi Batek agintza dula Rumboa adierazi Arrantzako patroyak Geiena irabazi Kargua aundiya du Ongi du merezi
Ukullurik ezpada Badira zaldiak [H.P.] Zenbat ugariago Arrastako obiak Motorra’ren itzaiak Erneak begiak iru laguntzallekin Egin lan guziak
Sukaldeko gizona Garbi ta xintxua Maniatzen badaki Mokaru goxua Agintzen dakiana Da kontramaixua Mariñelerentzat da Lan txar ta pixua
Kablea atzetikan Bigun ta luzea Arrastan daramate Boltsa dun sarea Askotan etortzen da Arraiez betea Legatz, bixigu, oillar... Osatuz marea
Etxera itultzean Izaten da jaia Ez da arritzekoa Ondo igaro naia Diru prexkuarekin Arpegi alaia Trixturak antzitzeko Aberatsa maia
ARRANDEGIYAN
Kantuz:
Arrandegiyan istillu franko izaten degu askotan Arrai onenak berezitzeko ez gera egoten lotan
Egun sentian tratulariak olaxe erle abaraska Oyu ta korri ara ta onuntza armatzen dute katazka
Eunka lagun, nagusi, morroi lo-bearretan goizetan Udaran bero, negutean otz, bizitza latza benetan
Geienak beintzat, nik ala uste jornala ondo atera Arrantzaleak neke geiago ogia biltzeko etxera
Begi garbiak, zakatz gorriya, auek, bai, arrai prexkuak Aukeratzeko bizi gabiltz gu, erne buru ta begiak
— Zer baliyo bixigu onek zenbatian da legatza? — Zu zeralako, eun pesetan, atzoko aldian merkantxa
Berberin eder, lupi koxkorrak aingira bikain galantak Arrai gorriak, txipiroi txiki, berdel, txitxarro apartak
Erostunak, Geienak iztunak Badute Jainko txikiaren berri
— Dana, arraiari atera bear zaio! — Jende pobreak zer jan bear du? — Atzo, milla peseta galdu nitun!
Eta iñoxentiak... Dexkuidatzen bazera Azpiyan, txikiyak Estalgarriyak Ipiñi
Ta gañera, bots laurleko gutxiago eskeñi
Arrandegiyan Logale bazera Esnatuko zera ederki
Ogei,! Amasei,! Amalau,! Amar!!
— NERIA!
TXARDIN SALTZALLEA
Kantuz:
Treñerua itxasotik Goizeko garai aldera Txardiñaz bete-beterik Etortzen zaigu kaiera Otarre, saskia gañez Ateratzen naiz kalera Indar guziz deadarrez Txardiña prexkua
Nere txardiñak zillar urdiñak Itxas gizonen atsegiña
Emakume, adiskide Auxe da txardin bizia Amasei errialian Ez da, ba, ain garestia Arrantza bat, e; zer da ba? Zer dezu, ene maitia Ogei errial ordaindu ta Sabela gosiak!
Nere txardiñak zillar urdiñak Sukaldekoen atsegiña
Jetxi zaitezte laisterka Jetxi, etxekoandreak Etxean negarrez utzi Bait ditut nere umeak Errial bat gora-bera Lenago bezin pobreak Uzten gaitu zoritxarrez Txardin saltzalleak
Nere txardiñak zillar urdiñak Saltzalliaken Atsegiña
Txardiña, txardiñ!... oiuka Txardiña, bizi-bizia! Gora dezagun guziok Euskaldunaren erria Itxaso-ertzian degun Arrantzalien kabia Indar guziez dezagun Gora Kantaurria! Nere txardiñak zillar urdiñak Kantaurriako atsegiña.
— Zenbatean?... — Atoz, konponduko gera.
Auxe bai dala aukera!
— Errialian? — Zer erria! eta erria! ondo. Xurra zerala ezagundo, arrantzaliak egundo Dirurik ez du egingo.
(Andre mutur motz alena merke nai du bestena)
— Zortzian, baiña bizi-bizia — Ez, errial-bitan azkena. — Etzait bada komeni Beste bat arte, Andre Eujeni! (Debalde emateko nago ni! Galtza berriak ez al ditu nere senarrak merezi?)
* * *
Txardin bizia Eder-ederra Nere txardiñak Zillar-urdiñak!... Txardiña, txardiña!!! Txardiña, Friiiii!!!
* * *
— Zenbatean — Atoz, konponduko gera Zu zeralako, ogeiian. Ondo; banator abian. (Auxe bai dala maukera) — Gaur, akeita ttottarekin—
ITXAS LANGINTZAK
Kantuz:
Askori jaten eman Itxasoko lanak Milla modutan dabiltz Ezin esan danak Sareak antolatzen Arrantzale- danak Pazientzi aundiakin Jaio zeratenak
Amu-egilleak len Etxe-be barrutan Bearrezkoak ziran Lan egitekotan Gaur iñortxo ez dabil Amuzko lan ortan Aukera ugariak Dauzkagu dendetan
Kordela eta soka Lokarri ta briña Kalamu ta zereña Ari-fiñ berdiña Pikotara jun dira Galduz zer egiña Zurda orrekin degu Orain atsegiña
Aldatuak ditugu Lengo molde zarrak Beste-eran enpleatzen Orain gure-indarrak Bela-arraunak baztertu Zituan motorrak Konten gera ainbestez Mariñel jatorrak
ESTROPADAK
ONTZITEGIAN
Ikusi egin bear da gero Treñera egillea Benetako artoxoa Ta langillea Kurioxo-kurioxo Lanean...
Ontzitegian, Etxean, Kalean, Oiean... Beti, lanean.
Beti pentsamentuan Nun eta nundik arinduko duan Politagoa egiteko moduan
Branka zorrotz Azpia xabal Kaielak motz Popa lirain
Au dek treñera! «San Nicolas» «Ama Guadalupekoa», edo «San Blas» «Sanjuandarra» «Zuberoa» edo «Santo Tomas».
ARRAUNLARIAK
Arraunlari guziak Zerate onelako Txalo bana Guziontzako.
Kantuz:
Ukabillak sendoak Bizkarra zabala Bular-auspoak berriz Atsaldi leyala Naiz jardun orduetan Neka-gaitz ezpala Gorputza egokia Lirain eta zaila Giza-lagun artean Berezko apala
«Zain-doble» batek ainbat Arek zartakoa Arrauna biguintzeko A zer nolakoa! Palada beti lasai Eraz, neurrikoa Lagunen erakusle Ekin onekoa Kostan onena degu Gure ankekoa
BEDERATZIKOA
Famatuko dut emen Aurretik Kiriko Bigarrengo jarriaz Karril Donostiko Olaizola, Arrillaga Nolatan utziko Matxet ta Mitxelena Pasai-Orioko Bedia aipatuko Roman Agirreko Gonzalez Periko Beñardo, Ondarbiko Pasaiko Lujanbio Ez dut antziko
(Eta, zuek aipatu gabeak barkatu, arren)
APOSTUAK
Euskal-errian, arraunlariak gabiltz beti abantian.
Ta ibilliko Itxasoan ura, Ta gure zainetan odola, dan bitartean.
Egiñaz bi jai, Arraunian dabillenak Indar ta kemenak Frogan jarri nai.
— Zuek ainbat ba gaituk! — Bota seinalea, sosak badituk!
Onela, lei bizian, Mariñel errian Goiz ta illunarrian, Astegunian eta Jaian Udara aldian — Bota, bota, seinalea! — Tostako milla duro! — Bai edo ez! esan aguro!
— Kontu adi Mendebaletik dek aizea
— Entzun al dek? Mendebaletik aizea... — Gaur, laugarrena dek onena.
— Gurea ezetz azkena!!!
Nor geiagoka gabiltz Gure gauza da ori Ona edo txarra
Estropadari buruz Itz eta pitz.
Bai, «Portaletan» Apostu zarata
Ogei, berrogeiri!
— Amar segundo baietz! — Amabi, ezetz! — Bandera baietz!!!
Bla, bla, bla... ... ... ... ... ... ...
Etxerako Bilbo'rako Donosti’rako
— An ikusiko gaituk Birikatik odola bota bearko duk, nai badek irabazi
Itzontzikeriak Zalegikeriak
Estropadarik izango bada, guziak bear diranak.
Ta, gure zainetan Odola dan bitartean Jardungo gera Arraunian.
ESTROPADA
Balizetan lau treñera Oria, Berdia, Izokia, Txuria. Kai-alde guzia Jarana neria poll-pollian jarria
Eta... Bayia? Txanelez, batelez, motorrez josia
Kontxa, Igeldo, Urgull DONOSTIA! Euskeldunez betia!
Kantuz:
Zunpatakin batean Dira danok asi Oriyo bokarako Jarri lendabizi Ondarbiya bigarren Nai dunak ikusi Danok ezin iñola Jokua irabazi
Geienetan Oriyo Bestetan Ondarbi Askotan Pasaitarrak Batzutan Donosti Bandera etxerako Dirua’re noski Txanpan prexkuarekin Bear degu busti
Orlako jai-aldirik Ez da ezagutzen Euskaldun jendeak du Erria betetzen Batzuk alai ta pozez Dirade agertzen Arpegi luzek ere Dirade ikusten
Anai arteko dema Ortan geldi bedi Otordura goazen Danok neri segi Parte zarrean alkar Bazkaltzen ixeri Onelako regatak Ez al du merezi
ONELAKOAK ZIRAN PATROYAK
Nola bi ta bi, lau Egi-egia da Gertaera au.
* * *
«Arraka» zarra Zan patroya, Gaztetan ezik, oraindik Badu sasoya
Arrantzale azkarra, Begi bakarra, Zabala bizkarra Ta auspo-bularra
Nork ez bete arek esana? Terranoban izana Agintzen zekiana
Kosta guzian ezaguna Mundu guzien laguna
Kasko gogorra Baiña jatorra
* * *
Bezperan Arrai gutxirekin Etorria kaiera Eta ostera Goizaldera Berriz ere... iparrera
(Eskifaiak, marmarra)...
— Atzo «baxoan» naiko arrai Eta guk jai! Eta oraindik iparrera nai... — Etzeok eskubiderik! Etziok axola gure mixeririk (Ixil-berriketa; marmarra)
Patroya, entzungor Bereari ekiñaz gogor — Nor da emen agintari, nor?
— Baiña, gizona! Dagon premiarekin Atzoko kaltearekin... ta alaere...
Esamesak Marmarketa, Ta norbaiten Kazketa.
Treñerua aintzina... (Arramantza, txu-txumutxua...)
— Nere esana Bete nai ez duanak Konforme ez danak Badaki zer egin bear duan...
Ta, bat batean Rau! Arrauna utzita Tostareteko gazteak Itxasora botzen Du bere burua!
* * *
Aurrera! «Ama Guadalupekoa» treñera an dijoa ipar-aldera. ... ... ... ... ... ... ... ... ... ... ... ...
Ordu laurdena, Erdia, Betea... Beti aurrera. Begiratu gabe Atzera.
Kantuz:
Patroya, entzun zazu, Arren ta mesedez, Gure lagun Kaitano Bizia da berez Obeditu ezpadu Kaska gogor dunez ... ... ... ... ... ... — IXO!!! (Bertsoa amaitu gabe gelditu zan)
Bi ordu, «Ama Guadalupekoa» beti aurrera, ipar aldera.
— Gizona, gizona, Bira emazul
— IXO!!! konforme ez dana... — Gizona, gizona.
Kantuz:
Patroya, entzun zazu Arren ta mesedez Orla zertan setatsu Urliaren kaltez? Ez eduki nai bauzu Kaitano kupirez Oroitu zaite, baina, Aren familiyez Ayek ez dute errurik Alda zazu bidez.
(Aiek ez dute errurik, errurik, errurik, erru...
— Aborrak, arraun! Eztiorrak, zia!
Ekin gogor, mutillak!!! Eta estropadarik izan bada Alakorik ez da ezagutu Jo, mutillak, jo!
Itxaso zabalean Orduak, luzeak Batez ere, estura nagusi danean.
(Bizirik ote da? Zer egin dut...!) — Ekin gogor, mutillak!
Kantuz:
Eskerrak sasoikoa zala eskifaya Estropadetan legez dira indarrez saya Ordu-bien buruan Kaitano anaya Topo egiten dute Itoa zan iya!
Urpera zijoala Ito-ez-itoko Brankordeko gizonak Krokaz du elduko Lagun-bi’ren artean Laister dute iyoko Une bat berandugo t’etzan salbatuko
Orra zer ekartzen dun askotan kazketak Norberekoi-keriak, Buru-jabe ezak, Amore eman zagun Utziz berriketak Gertatu ez ditezen Joku aldrebesak.
ITXAS GIZONEN LAGUNAK
Itxas gizonak Itxasoan Baditugu lagunak. Adibidez; Eguzkia, Sortalde ta Sartalde adierazlea. Nolatan antzi illargia Onen emaztea. Iparreko Izarra —bertan geldi— Gure gidaria Muñoko argiaren errañuak, Farolaren keñuak... «Aize ixil» mezularia Bruma zenean Aldi bateko irratia Usaia beraren banatzallea. Itxas-Txoriak, Aien tokian arrayak! Zeria. Izurdiya, izurdi taketa motza! Begira:
Kantuz:
Taketa motza genun Berri-emaillea Sarda bil arazteko Arrai langillea Eizako zakurra Bezin usmallea Bokarta atzemateko Lagun ongillea
Itxasoko zerriya Igari bizkorra Umeak egite itu Sufritu ta, orra! Bere-esneaz mantendu Izurdi koskorra Gaizki degu ordaintzen Arekiko zorra
Urbiltzean eskeñiz Arpoya zorrotza Aitatzeak ematen Bait dit neri lotsa Jateko ona du ta Muñ, okel, biotza Erru-gabearentzat Orla eriotza.
LEGORRETIK ARRANTZAN
A lo txulo janzkera Eta kañabera? Luzea ta garestia.
Beita? Berebizikoa, ondo ordaindua, poltxiko zimikoa.
Erramientak? Nola ez! Aukerakoak. Eta gero... Betikoa. — Ainbestekoa bazan! Amua eraman! Nolakoa ote zan!
Arraia atzeman? Jakiña, Nai litzake... Arteka zerbait. Muxata, faneka, durdo, Xabalo, lupi koxkorren bat.
Batzutan txiripaz, — Arrai larria iat! Bai laister atera ere egunkariak argazkia, «fotografia».
Bai, bai; bandoa jo zak! Gezurra asmazak Besteak ezik, ik ere sinistu zak ...
Askotan, etxerako aparia arrandegian erosia, edo obeago dana Arrantzaleak emana.
Bestetan; gezurra, brixelan... egosia!
Legorreko arrantzale Itxaso-maitale Osasuna begirale Geienetan... kale.
Alaere, ni ire alde!
AITONA BRONTZE
Aitona Brontze Nor zan? Mundu guzian Beste bat etzan Uraxe indartsua Bat bazan.
Zortzi oin, ia; Oñetik burura (Altzoko aundiaren gisara) Eta zabal? Ene! Zer zan ura! Txalupa bizkarra modura.
Kantuz:
Terranoba partian Arrantzan izana Lur-mundu guziari Itzuli emana Legorrian une bat Ezin egon zana Ekaitz ta baga artean Zeukan atsedana
Mariñelen artean Bazuen itzala Arek esan guzia Agindua zala... Neurrian jarriko zun Biur ta zitala Biotz-aundi oneko Genun alaz-ala
Patroyetan onena Len izandakoa Belarritik zintzillik Uztai urrezkoa Galtzairu-on moduzko Gorputz sendokoa Ez zenun artu naiko Aren ostikoa
* * *
Ba, orrelako gizona Zer dan gure izatea! Legorreko ebaki alu batek Uts, ezer ez batek Eraman zuan. (zeruan bedi)
AMONAREN ESANAK
Amonaren esanak Bete bear dirade Zuentzat mesede Gañontzean ... Mari-aztiak Ba ditu bi bide ... ... ... ... ... ...
— Anima egunean arrantzara...? Zoazte oyera! Errukarriak Tira, tira, oyera! Anima egunean Arrantzara...? Ausartak! — Ez dakizute, ba, ene-maiteok
Anima gaixoak Agertzen zaietela Etxetik kanpoan Gaur gauean Dabiltzanai... lanean ... ... ... ... ... ...
Tira, tira, oyera Anima egunean arrantzara? — Nerean beintzat Zeruan gerta dedilla.
Amen Jesus.
Baiña gaztea, gaztea izan. Amonak esan...? ... ... ... ... ... ... — Lengo kontuak Ez duk orrelakorik Ez, anaitxo, ez Ez duk orrelakorik, goazemik.
Giro zeok. Laister Itxas mugiran —sujentan— Arraia sartuko dek Artzak otarre ta sare Ta zakua, ba ezpadare.
Anima. animak... Amonaren esanak! ... ... ... ... ... ...
Gau illuna, Oso illuna, Beltza, oso beltza. Deus ikusten ezta. ... ... ... ... ... ...
Arrantzale gazteak Ezagutzen du lekua Bein baino geiagotan Arraia atzemandakua ... ... ... ... ... ...
Ondar ertzetik Bota sarea Ta arrastaka Arraiz betea Dakarte pozik Anai gazteak ... ... ... ... ... ...
Auek dituk Amonaren esanak ikas zak... Tenk! Ekin! Tenk!
Arrai asko duk emen! Legorrera lenbait len. Gogor; Tenk! Urbil dek! ... ... ... ... ... ...
Anai, Antton! Zer da beltzundi ori? — Zer diok... Non? Orra, ttapa, ttapa... bertan or. — Zernai dala ta, egin gogor! ... ... ... ... ... ...
Ai, oi, ai! Antton, anai! Anima duk, bai; — Ez, ago lasai Ai, oi, ai! ttapa-ttapattan. Ta, bat batean Zerako-zera, Rau! Ai, ai, aiiiiii! ... ... ... ... ... ...
Eskuak elduta Korrika, zer korrika? Aidean Etxe aldera Arnas batean Iritxi dira Zer ikara! Zer dardara!
Sare ta tresnak... Itxasoak... ara ta onara.
Amona, amonatxo Jaiki, ai! oyetik Zure esana egin gabe Artu dut biderik Damuturik gaude, bai, Ez diot gezurrik Anima atera zaigu Itxaso barrutik ... ... ... ... ... ...
Urrengo goizean Aitarekin Ur-bazterrera Urbil ziradenean
«Itxas-txakur»... arrastoak Argi-argi ikus ziran. Baina alaz-ala Egundaiño berriz ere Anima egunean arrantzara.
Amonaren esanak Gertatzen diranak...
AU DUK KAFIA!!
Itxasoan Gauak luze negutean Sortaldeko aizea Firi-firi goizaldean
Itxasoan Gauak luze Arrairik ez danean
Lema-zaina, patroya, la arrairik ba-ote dan Atzemateko moduan, Begiak tinko Lema tokian. Mariñel gaztea —begi ernea— Beronen alboan Argi-uera’ren usmoan
Beste batzuek sukaldean Eskuak poltxikuan Beroaren onduan Sukaldariak, akeita pixkat Noiz berotuko duan ...
Dana txit illun Inguruan Aizea Firi-firi Egun sentian. — Au otza Beti otza da Arrairik ez danean. — Kafe pixkat berozak!
Au otza! Bai, otza areago da Egonean.
Batek diotsa — Goiz alba ez duk etorririk
Besteak; I, Liberato kafe pixkat berozak, berotuko baukek, a zer nolako poza.
Aizea firi-firi Dana ebaki naiez Ain da zorrotza
«Mariatxo» baporea dantzan Itxasoko plazan.
— Gizona, gizona Kafe apur bat egin zak! ... ... ... ... ... ...
Urak irakin du... Bota du kafia Arturik neurria —platera betia— Gal, gal, galian Dago eltzia.
Baiña ori ez da guztia; Pattarrarik gabe, Beroa izan da ere, Otza kafia!
Bota kaña! Litroa ezpada Litro erdia Otza kentzeko bixigarria. ... ... ... ... ... ...
Aizea firi-firi Illun da guzia Bero-beroa, ufa-ufa! Lagun onarekin bustia Au duk kafia! Ostiko bat baiño obia. ... ... ... ... ... ...
— Aiba potixa betia! — Nai al duk bestia? — Au duk, au, kafia! — Ardorarik ikusiko balitz... — Zik eta zak, benga, benga — Beroa zeok — Ederra zeok Ufa, ufa! Au duk kafia! ... ... ... ... ... ...
Gerora, etorri da egun sentia. ... ... ... ... ... ...
— Oe, zer duk ezpainan? Gorrituak dituk — Nik? eta ik? — Nik? Danak mutur gorri! Par-algarak ugari Gertatua, nork igarri? ... ... ... ... ... ...
Zera, sukaldariak Eiotako kafearen potoa artu bearrean, Piper-gorria'rena artu ta, arekin egin ... akeita.
Bero-beroa, ufa-ufa, baldin bada pattarragaz bustia... Naiz eta izan piper gorria. AU DUK KAFIA!!!
ZAKURRAREN PARTIA
Aita, aitatxo! «Anbulo» zarrak esan zidan atzo Zakurrak lenago bazuela partia. Nola da ori? Aita, aitatxo, ia, ia.
Kantuz:
Gu gazte giñadela Txalupa guziak Zakurtxo bat oi zuten Ontzi barrenian Begi-erne, abilla Etzan zaunkaria Iges zijoan arraia Arrapatzallea
Seme, esango dizut Nola gertatzen zan Puñittutako arraia Suelto... batzutan Legatzak, ospa! iges.. Txakurra, jausten zan Ta bet-betan arrraia Artzen zun ortzetan —Egatzatik eta ederki gañera ...
Lana orren saria Zakurren partia Deitzen genion guziok Ongi merezia! Maitea, maitea zan Zakur eiztaria Txalupa betetzen zun Anima gabiak...
Unea etorri da Zuri kontatzeko Zer nolako txakurra Zan gure «Txuriko» Auin izugarriak Etzun itzutuko Arraia utzi baiño Lenago itoko
Goiz itsusi batean Ez naiz ez aztuko Bere lana beteaz Jauzi zan «Txuriko» Baga aundi artean Eiza...! ez utziko! Legatz aundi batekin Ito zan betiko. ... ... ... ... ... ... Aita, aita; ez negar egin Gaixoa «Txuriko».
EMEN GOXO
Kantuz:
«Itxasoan laiño dago Baionako barraraino Nik zu zaitut maitiago Arraitxoak ura baiño»
Itxas-Aita, ur alorra Ama Lurra'ren senarra Bizi-iturri illezkorra Gure poz eta negarra
Ondarribi, itxas erri Lamiaren amets kabi Mariñelen bizi-toki Maitietan maitagarri
Hiru olerki sorta |