Urt 07 26

Castelao euskaraz

Politikaria, idazlea, marrazkigilea, Galiziako literaturaren maisu handia da Alfonso Rodriguez Castelao, erreferentzia nagusia galegismoan murgil egin nahi duen edonorentzat.
castelao_Gabriel Arestik euskaratu eta eman zuen argitara lehenengoz, 1974an, testu laburrez lagundutako haren marrazki bilduma bat den Nos / Gu. Antonio Maria Labaienek Antzerti-n teatro lan bat eskaini zigun, Agureok maitemindu bear. Baina itzulpen-egitasmo osoena Susa argitaletxeak egin zuen, lau liburu plazaratuz 1986an: Zirtzilak: Kristalezko begia (Koldo Izagirrek ekarria); Gauzak (Ramon Etxezarreta); Betiko biak (Ramon Etxezarreta) eta Beti Galizan (Bego Montorio). Urtarrilaren 7 batez hil zen Castelao ezagutzeko lagin ezin aproposagoa.

Agenda

Efemerideak

Kritikak