Urt
07
26
Juan Rulforen unibertsoa
Duela 40 urte, 1986ko urtarrilaren 7an hil zen Juan Rulfo. Ameriketako idazle handietarik bat, “errealismo magikoa” deitutakoaren aitzindaria, eta argazkilari aparta, Pedro Páramo, bere lehen eleberria, literatura unibertsaleko maisu-lana da, eta euskarari ekarri zion Juan Garziak 2002an. Urte batzuk lehenago, 1986an, Lautada sutan ipuin-bilduma euskaratua zuen Koldo Etxabek, Baroja argitaletxean. Duela urte batzuk idazle mexikarraren bigarren eleberria ere, Urrezko oilarra, euskaratu zuen P. Onaindiak. Aipaturiko lehen biak osorik irakur ditzakezu.

