Ira
09
15
Xaguxarra-n 1980an Txema Larreak lau poema itzuli zituenetik, hainbat dira literatur aldizkarietan edo poema bildumetan euskaratu diren Cesare Pavese idazlearen poemak (eta narrazio laburren bat edo beste). Osorik itzuliak eta Armiarmak emanak dituen liburuez gain. Hemen bildu ditugu guztiak, hainbat direla itzultzaileak: Mikel Etxebeste, Juan Martin Elexpuru, Joseba Sarrionandia, Joakin Balentzia, Itxaro Borda, Luigi Anselmi, Xabier Lete. Pavese euskaratzen, orobat, aparteko lana egina du M.A. Unanuak, Hegats aldizkarirako 25 poema euskaratu baitzituen. Horiek ere eskaintzen dizkizuegu.
Ira
08
15
Karmele Jaiok Orain hilak ditugu poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du irailaren 8an (asteartea) 20:30ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Musika: Aitor Agirre eta Triku Villabella.
Ira
08
15
Unai Elorriagarekin Iazko hezurrak nobelari buruz solas egingo dute irailaren 8an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Alondigan.

Ira
07
15
Ixiar Rozasek Beltzuria liburuko pasarteak irakurriko ditu irailaren 7an (astelehena) 20:30ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Musika: Mursego.
Ira
07
15
James Joyceren Ulises nobela aurkeztuko du Xabier Olarrak irailaren 7an (astelehena) 11:00etan Donostian, Koldo Mitxelena kulturunean. Argitaletxea: Igela.
Ira
04
15
Hatsa elkarteak poema irakurraldia antolatu du urriaren 4an (igandea) 11:00etan Bardoitzako ordokian.
Ira
03
15
Karmele Jaiok Orain hilak ditugu poema liburua aurkeztuko du irailaren 3an (osteguna) 12:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Ira
02
15
Bigarren poema liburua zuen Ontzi iluna (Kutxa, 1999) Isabel Diazek, lehenagoztik zeukan argitaratua Ura badoa maldan behera (Arabako Foru Aldundia, 1996). Ez hark eta ez honek hartu zuten kritikaren jaramonik. Ahaztura, deskuidua, patu txarra… istripu gehiegi emakumezkoaren ibilbidean. Gizartean ez bezala gertatu behar ote luke literaturan? Noski! Literaturan emakumezko bat azaltzeak on berezia dakarkie letra ederrei —edertasunaren kontzeptu berriak aldiro, besteak beste—, eta zer esanik ez testu misoginoz eta sexistaz beteriko geure letra zatarrei. Isabel Diazen poemek, egun irakurrita, halako gustu atsegin bat uzten digute, ez dira lizundu. Lerro librea, lerro librea errepika kantagarriarekin, jolas kantuak, koplak… malgutasuna dauka Diazek poemen eraikitzeko, eta nortasunez, poema urratu gabe, egiten du aldarri: porrot egingo dute zenbakizaleen planifikazioek, arbola usteldurik dago jadanik, bertikaltasunaren mamia bezala. Zergatik hain isilik aspaldion Isabel Diaz, Arantza Aldalur, Marijose Kerejeta… eta beste hainbat? Hastioa? Dezepzioa? Bete gabeko ametsek emakume izena dute beti, bai.
Abu
28
15
Koldo Izagirrerekin Lorea Gernika, andrazko bat nobelari buruz berba egingo dute abuztuaren 28an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.

Abu
26
15
100 urte beteko zituzkeen Koldo Mitxelena literatur kritikari zorrotza izan zen, besteak beste. Berak bultzatu, zuzendu eta hauspotutako Egan aldizkarian urte luzez egin zituen liburuen komentarioak, erreseinak, kritikak. Urte horietan argitaratutako euskarazko liburuez, Itxaropenaren Kuliska Sorta bereziki, eta Auspoa, Euskaltzaindia… iritzia eman zigun, eta autore klasiko batzuez gain (Lizardi, Loramendi, Soroa, Domingo Agirre…), hizpide izan zituen Erkiaga, Anabitarte, Larzabal, Etxaide, Loidi Bizkarrondo, Izeta eta beste hainbat, tartean Txillardegiren lehen eleberriak, Leturiaren egunkari ezkutua eta Peru Leartzako, edo Gandiagaren Elorri. Urteurrena kari, 1954 eta 1967 urteen artean Egan aldizkarian argitaratutako 52 kritika erantsi dizkiogu gure Kritikaren Hemerotekari.
Abu
24
15
Ironiaren luma zorrotza lagun, Sobietar Batasuneko gizartearen erretratu latza egin zuen, hainbat lanetan, Sergei Dovlatovek. Gaur 25 urte, 1990eko abuztuaren 24an hil Zen New Yorken, nora erbesteratua baitzen SESBean bizimodua zaildu zitzaionean. Errusiar literaturako XX. mendearen bigarren erdialdeko idazle inportantea, kazetaria, bere liburuak atzerrian argitaratu ziren —samizdat-ean Sobiertar Batasunean— eta han erdietsi lehenik ospea. Bi liburu irakur dakizkioke euskaraz, Amaia Apalauza Ollok berriki euskaratutako Maleta, Literatura Unibertsaleko bildumaren baitakoa; eta 2008an Iker Sanchok euskaratu zuen Konpromisoa, Hiriak argitaratu eta orain osorik eskaintzen dizueguna.
Abu
19
15
Europako paisaia, pertsonaia eta begi zorrotzak, 70eko hamarraldiaren amaierako beste hiru poeta dakarzkigu Leire Bilbaok. Euskaraz lehendik ale batzuk irakurriak genizkion Karlis Verdins letoniarraren bederatzi poema; bost poema Catharina Gripenberg idazle finlandiarrarenak eta, azkenik, Txekiako Katerina Rudcenkovaren sei. Maiz lauz idatzita izanagatik ere, ertz handikoak denak.
Abu
18
15
Geroratutako ametsa ekarri zuten euskarara Amaia Arakistain eta Uxue Agirre itzultzaileek Langston Hughes idazlearen Dream deferred poema. Literaturia asteburuan eskainitako bideoak Emailuetan eskaintzen ari gara astero, EIZIEk sarean paratu eta literaturzaleen artean hedatuz.
Abu
14
15
Jose Luis Otamendik Kapital publikoa errezitaldia egingo du abuztuaren 14an (ostirala) 18:00etan Senpereko Larraldean.

Abu
13
15
Makina zoriontsuak izeneko errezitaldi ekitaldia egin zuten udako gau batez Azpetian. Fabrika aurrean egin beharreko ekitaldia, eguraldiagatik San Agustin kulturgune ezin beteago batean jokatu zuten. Jose Luis Otamendiren gidoiarekin, eta inguruko irakurle, antzezle eta musikariek lagunduta, saio errepikaezina gauzatu zuten. Orain, testu guztiak sarean jarri ditugu: Xabier Gantzarainen Errezil errekan behera poema, Leire Bilbaok idatzitako Ez daukat eta Anariren letrekin egindako kantuak, antzerki moldez emandako ekitaldiak (I –II eta III) eta bukatzeko Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua.