Eka 10 25
Ainhoa Urien Ehun zaldi trostan Abadiñon
Ainhoa Urienek Ehun zaldi trostan liburuaren aurkezpena egingo du ekainaren 10ean (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Mediatekan.

Eka 10 25
Ainhoa Urienek Ehun zaldi trostan liburuaren aurkezpena egingo du ekainaren 10ean (asteartea) 19:00etan Abadiñoko Mediatekan.

Eka 09 25
Jon Gerediagak Izena eta izana aurkeztuko du ekainaren 9an (astelehena) 11:00etan Donostiako udal liburutegi zaharrean. Argitaletxea: Pamiela.

Eka 07 25
Beñat Sarasolarekin Deklaratzekorik ez liburuaren inguruan arituko dira ekainaren 17an (asteartea) 19:00etan Hernanin, a(letu) irakurle taldearen urteko azken saioan.

Eka 07 25
Ane Zubeldia Magriñák kontra poema liburua aurkeztuko du ekainaren 7an (larunbata) 11:30ean Ziburuko 6. iburu eta disko azokan.

Eka 06 25
Miren Agur Meabek Amorante frantsesa nobela aurkeztuuko du irakurleen aurrean ekainaren 6an (ostirala) 19:00etan Gasteizko Liburutopia liburudendan,.

Eka 06 25
6. euskal disko eta liburu azoka antolatu dute ekainaren 7an (larunbata) Ziburun. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte Ziburuko herriko plaza gure literaturako nobedade eta lanez mukuru egonen da. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 nobedade batuko dira Baltsan elkarteak eta Argia aldizkariak antolaturik, aurten ere Susa literatura argitaletxea Euskal Herriko beste hainbatekin batera Ziburuko azokan izanen da.

Eka 05 25
Iñigo Astiz eta Eñaut Elorrietak Gabriel Arestiren kantuak eta poemak biltzen dituen Enplego zoriontsuago bat emanaldia eskainiko dute ekainaren 5an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Eka 05 25
Miren Agur Meabek Amorante frantsesa nobelari buruz arituko da berbetan kafe tertulian ekainaren 5an (asteartea) 18:00etan Bilboko Urretxindorra ikastolan.

Eka 05 25
Frank O’Hara eta Oscar Milosz Munduko Poesia Kaierak bildumara ekarri dituzte Beñat Sarasola eta Patxi De Vicente Arbeloa itzultzaileek eta ekainaren 5ean (osteguna) 12:00etan aurkeztuko dituzte Iruñeko Karrikiri liburudendan.

Eka 05 25
Bizenta Mogel idazlearen Ipui onak liburua irakurriko dute jarraian ekainaren 5ean (osteguna) Bilboko Arriaga antzokian. Bilbo zaharra euskaltegia.

Eka 05 25
Zorroza, mailuak, poesia, Bilbo, Arantzazu, aitaren etxea, egia… Gabriel Arestirekin lot genezakeen hitzen zerrenda oso luzea da. Egunotan asko jalgi zaizkigu atzera plazara, 50 urte baitira, ekainaren 5ean, hil zela. 1986an Susa argitaletxeak bere lanen bilduma egin zuenetik asko dira poetaz idatzi direnak, esan direnak, kantatu direnak, antzeztu direnak.

Beste asko oraindik ere esaten, kantatzen, antzezten ari direnak. Bere hitzak, eta berari buruzkoak. Haietako batzuk dakartzagu urteurren honen karietara. Juan San Martinen ediziopean, Agiriak izeneko liburua kaleratu zuen Gipuzkoako Aurrezki Kutxak 1978an. “Euskal poetak eta artistak Arestiren omenez” azpizenburua darama obrak, eta halaxe, garai hartako hainbat poeta eta artistaren obrak jasotzen ditu. Hona hemen osorik ikus- eta irakurgai, Arestiren omenez.

Eka 04 25
Frantsesez idazten zuen lituaniar poeta gisa aurkeztu izan da Oscar Milosz. Ertz askoko errealitate bat sinplifikatzen duen izendapena da hori, ordea, bilaketa etengabean aritu izan zen pertsona baitugu Milosz. Gai eternalak jorratu zituen (denboraren joana, maitasuna, bizitzaren zentzua), beti ere ezinegon kartsu batek bultzaturik. Oscar Miloszen ahotsa ezezaguna zitzaigun euskaraz eta Patxi de Vicentek euskaratu du, sen handiz eta lexiko hautaketa ezin zainduagoz prestatu duen antologian, Munduko Poesia Kaierak bilduman.

Eka 03 25
Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin nobela berria aurkeztuko du Iñigo Aranbarri idazlea ondoan duela ekainaren 3an (asteartea) 19:00etan Donostiako liburutegi nagusian (San Jeronimo). Donostiakultura.

Eka 03 25
II. Mundu Gerra osteko poeta estatubatuar esanguratsuenetako bat da Frank O’Hara. MoMAn urte luzez lan egin zuen arte-komisarioa, musikazale aparta, askotan nahasten edo, hobeto esanda, uztartzen ez diren bezala uztartzen dira diziplina artistiko teorian hain bereizi horiek O’Hararen obra poetikoan. Poesia intimoa baina kanpozalea, espirituala bai baina hizkera eta objektu terrenalez josia, dibertitua eta ironikoa, eskuzabala baina ez erraza. Beñat Sarasolak ekarri du euskarara antologia, urte luzez Sarasolak berak zuzendu zuen Munduko Poesia Kaierak bildumara.

maiatza 30 25
Rashid Khalidiren Ehun urteko gerra Palestinaren aurka liburuaz jardungo dute maiatzaren 30ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Katakrak liburudendako irakurle taldean.
