Urr 04 18
Emakumeak, kultura eta politika Angela Davis
Angela Davisen Emakumeak, kultura eta politika saiakera aurkeztuko dute urriaren 4ean (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Katakrak.
Urr 04 18
Angela Davisen Emakumeak, kultura eta politika saiakera aurkeztuko dute urriaren 4ean (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Katakrak.
Urr 04 18
Iñaki Irasizabalek Aramotz aurkeztuko du urriaren 4ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Bilintx liburudendan. Argitaletxea: Elkar.
Urr 04 18
Gotzon Barandiaranek bere azken liburua aurkeztuko du urriaren 9an: Hitzen ahairea. Kantagintzaren inguruko gogoetak irakurriko dituzu liburuan: idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuei, literaturak eta musikak eskuz esku sortutako piezei buruzkoak. Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira gure erreferenteak? Zergatik irauten dute kantu batzuek gure gogoan betiko iltzaturik? Gure euskaltasunean zenbat zor diogu literaturaren eta musikaren lankidetzatik sortutako kantagintzari? Zergatik ez dugu kantatu emakumeek idatzitakorik? Inork kantatu ote dio bere hizkuntzari euskaldunok baino gehiago? Eta bihar, zeri kantatuko diogu? Galdera horiei erantzun guran harilkatutako gogoetek hasi eta buka zeharkatzen dute liburua. Osorik irakur dezakezue Susaren webgunean. Eta liburuaren soinu-banda ere entzungai (140 kantu / 227 grabazio).
Ira 28 18
Patxi Zabaletak Harri aroko arima izutua bere liburu berriari buruz solas eginen du irailaren 28an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Ira 28 18
Hasier Larretxeak Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira poema liburua aurkeztuko du irailaren 28an (ostirala) 11:30ean Iruñeko Karrikiri dendan. Argitaletxea: Pamiela.
Ira 27 18
Virginia Woolf idazlearen Gela bat norberarena liburuari buruz solastuko dira irailaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako irakurle taldean.
Ira 26 18
Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua nobela hartuko dute hizketagai irailaren 26an (asteazkena) 19:00etan Tolosako Irakurle taldean.
Ira 25 18
Svetlana Aleksievitx Gerrak ez du emakume aurpegirik hizketagai izango dute irailaren 25ean (asteartea) 19:00etan, Antsoaingo liburutegi publikoan.
Ira 25 18
Hil berri da Junes Casenave zuberotar idazle ugaria. Narrazioak eta saiakerak ez ezik, poemak ere ez gutxi idatzi zituen; haietako bat, Amoros gaixoa, Oskorrik 1984an musikatua. Hiztegigintza, gramatika, sendabelarrak, erlijioa… askotarikoak izan dira Casenavek ereindako alorrak. Baina, oroz gaindi, pastoral idazle bezala izanen da oroitua: hogeitik gora idatzi, eta haietatik hamabi bat jokatuak izan ziren. Obra zabal horren lagin gisa, bost liburu eskaintzen dizkizugu osorik: Basabürüko ipuinak narrazio liburua, Aroa saiakera, eta hiru pastoral: Santa Kruz (1992), Santa Engrazi (2006) eta Eñaut Elizagarai (2007).
Ira 24 18
Aingeru Epaltzak eta lagunek Mendi-joen balada ikuskizuna taularatuko dute irailaren 24an (astelehena) 20:00etan Iruñeko Kondestablean.
Ira 21 18
Danele Sarriugarteren Azala erre nobelaz hitz egingo dute irailaren 21ean (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondon.
Ira 21 18
Liburuak josten eta moldiztegiko lanetan aritu zen gaztetxotan Arreola ipuinlaria. Gerora idazleak izango ziren askok bezala, paper eta tinta mundu hartan ezagutu zituen Europako hainbat idazle nagusiren obrak. Antzerkia ikasi zuen eta landu zuen, Jauvet eta Barrault ospetsuekin aldi bat emanik Parisen. Rulfo, Alatorre, Reyes… literaturaren elitea ezagutu zuen, denetariko eraginak hartuz. Irakaskuntza hartu zuen ogibide, aldi berean testu zuzentzaile eta solapagile jarduten zuela, liburuen deskripzio publizitarioak idazten alegia. Bere lanik aipatuena Confabulario dugu (1952), garai hartan Mexikon indarren ziren indigenismoarekin, iraultzarekin eta errealismo liluragarriarekin zerikusik ez zeukaten hogeita hamahiru ipuin labur eta gazi-gozo-gaiztoren bilduma, ikuspegi libre, zorrotz eta ironikoan narratuak. Tituluak berak ederki iradokitzen du edukia gaztelaniaz: fabulak edo alegiak, baina konfabulatuak, hots, hitzartuak (patxadaren) boterea kordokan jartzeko. Horren eredu Trukearen parabola, aurten irailak 21 dituela Juan Jose Arreola jaio zela ehungarren urteurrena betetzen denez euskarari ekarria.
Ira 19 18
Harkaitz Canok Mecanografiak ipuin antologia aurkeztuko du irailaren 19an (asteazkena) 12:00etan Donostiako udal liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.
Ira 18 18
50 urte irailaren 14an Leon Felipe poeta espainiarra hil zela. Mexikoko erbestean hil zela. Belaunaldi eta taldetan sailkatzen zaila, metrika formaletatik libre behar zuen poesia aldarrikatu zuen; erbesteko minetik Espainia libre bat ere kantatu zuen eta oro har askatasuna izan zuen kantagai. Bere garaiaren, bere garaien testigantza osatzen dute Leon Feliperen poemek, jendaurrean irakurriak izateko idatziak diruditen haren poemek. Josu Landak euskaratuta, hemen irakur ditzakezu hamabi.
Ira 14 18
Giro artistiko aurrerazale bat bazeukan Geo Bogza gazteak idazten hasi zenean, eta Unu aldizkarian azaldu ziren bera bezalako gazteei “intregratzaileak” esan izan zaie, batetik eta bestetik elikatu zirelako, ez surrealismoaren iturri bakarretik. Poemak ez ezik, abanguardia aberats honetako testu teorikoak ere burutu zituen Bogzak. Literaturaren guardia zaharrak aukera bikaina izan zuen haren lehen poema bilduma salatu (Sexuaren egunkaria, 1929) eta poeta gaztea zigortzeko. Haren obra ezagutarazi zutenez, kartzelaldiak eta ondorioz idatzi zuen Iraintzeko poema-k (1933), Errumaniako letretako figura nagusia bihurtu zuten Geo Bogza. Abanguardiago urteen ondoren, sobietikoek ezarritako botere komunistak aitortu eta saritu izan zuen Errumanian zehar egin zituen kronika ederrengatik, errealismo sozialistaren eredua bihurtuz. Baina Bogzak ez zeuzkan gaztetako ideiak saltzeko, ezkerrekoa eta komunista izaten jarraitzen zuen. Apurka eta zeharbidez, gizarte kritikak hasi zen agertzen bere idatzietan, eta Ceaucescuren agintaldian ageriago, disidente bihurtuz. Irailaren 14an hogeita bost urte betetzen dira Geo Bogza hil zela, eta Errumaniako idazle handi honen akorduz eskaintzen dizkizuegu bere bederatzi poema.