|
Santa Engrazi
Lehen perediküa
Agur, züer, jente honak, hor jinik Santa Grazira. Arte goxo bat züeki igaraiteko prest gira.
Egün gük Santa Engrazi aipatüko deizüegü, Heben haren trajeria nahi beitügü eskentü.
Zonbaitek sorrarazten düe Luzitanian, Brakaran; Beste zonbaiteki, aldiz, uste dügü Saragoizan.
Hürrün behar dügü joan laugerren mentealano. Zer izan den ez da erres jakitea guretako
Üken züan bizitzea llabür eta hunkigarri, Eta oinaze gaitzetan hiltzea ere lazgarri.
Erroman, Maximiliano beitzagon enperadore, Saragozan, Daziano züan bürüzagi orde.
Biek kirixtier kontre egiten züen goitzarren, Ixurten haien odola, zauriz beterik ehaiten.
Gure Engraziren aita denek Errege ttipia Mirespenez deitzen züen, beitzüan itzal handia.
Senargei haütatü zeion Rusilloneko duke bat; Engrazi, haren alaba, abiatü zen harat.
Boto eginik beitzüan ezkongabe egoitea, Jinkoaren esküetan erabaki züan jartea.
Aitonen semeek züen lagüntzen bere bidean; Hamazortzi gazte ziren joaiten haren ber xedean.
Joan zen bihotza azkar Dazianoren etxera, Bere herra bazter lezan, otoiez, galtatzera.
Bürüzagiak, ordüan, erabakia hartu eta, Ehoarazi zütüan gazteak, arrunt arrunta.
Bai Engraziren aldia jin zen berantxeago; Soldadoer erran zeien hura abreki lezaen jo.
Azotekatürik, txainkü, baraxtü zeion ürratsa; Oso odolüritürik eman züan azken hatsa.
Gureki düzüe, orai, trajeria hori biziko; Gero gogoan düzüe gük bezala etxekiko.
Santa Engrazi |