|
Santa Engrazi
6. jelkaldia
Jelki Engrazi eta haren Aitonen seme hamazortzi lagünak,
Engrazi Ene adixkide honak, zor deizüet esker handi. Hanitx lagüntü naüzüe, baztertüz bide okerrak.
Optat Bena, Engrazi gaixoa, egin dügü behar dena; Hola ari düzü beti, gü bezala, sinesdüna.
Luperko Jinkoatan dizügü orok üken gure sinestea. Ez dezakegü, arren, ütz gure eginbidea.
Sukzeze Aitonen seme izanez, gük zütügü begiratzen; Gure esküetan beita, gük, zure bizia zaintzen.
Urbano Eta zin egin beitügü, ez genakike hitza jan; Arren, oro prest gütüzü abiatzeko borrokan.
Julio Gure Errege ttipia, zure aita, züzen beita, Hartarik dizügü denek biltzen dügün albidata.
Kintiliano Orotara hedatzen da Dazianoren ahala: Ez gütü behar ediren, ez eta gure itzala.
Publio Hebenko bideak gainti, ari gütüzü zühürki. Bidajea izan dadin bürütürik arraheinki.
Fronton Zer ere agit baledi, eginen dügü heltüra. Azkenean, behar bada, joanen gütüzü hiltzera.
Felix Haatik, oraiartino. etsaiaren aztaparrak Ezin gitizü atzaman: gük Jinkoari eskerrak.
Engrazi Egiazki lagün honak zirae beti enetako; Nekeak ükenik ere ez zigüzü nausitüko.
Zeziliano Behar bada, zurekilan, izanen gira jakile, Odol ixurtealano goitzarren gogor egarle.
Oro joan
Santa Engrazi |