Santa Engrazi
Junes Casenave

2006

 

 

19. jelkaldia

 

Jelki Ximena, Maitena, Monica, Maider,
Gabi, Lilia, Xaxi, Katixa, Izar, Eleder, exker

 

         Xaxi

Egiten din lan ederrik

enperadore handiak,

Bazter orotan beitütü

sarraskiten kirixtiak

 

         Katixa

Heben, aldiz, Dazianok

bürützen din ehoka!

Gizon eta emazteak

ehaiten ditin saldoka.

 

         Ximena

Behar din aitzina eman

denak eho ez dütüano.

Holako urde hikarik

bizi ez dadin haboro.

 

         Izar

Ez ditin_agü ez denak

hüilanik ere ikusten,

Zeren eta bizi dütün

ixilean, beren etxen.

 

         Lilia

Dazianok, eho güziak

ditin arrunt errarazi.

Gisala, hauts beltzetarik

xuriak dütün berezi.

 

         Eleder

Badin_e halako gaüza!

Zer den abil jakitera!

Badakin_at haizü dütün

mixterio erraitera.

 

         Maider

Engrazi, karrikak gainti,

ebilten dün, oro odol;

Zer agitzen ahal zaion

ez dün ez batere axol.

 

         Maitena

Dazianoren etxean

agertü dün oso hühü;

Zor zaiona baizik ez din!

bürüzagiak din hügü.

 

Oro joan

 

 

Kanta: Eman dü azken hatsa

 

Eman dü azken hatsa.

Haren galtzean hona hiltzea.

Latz zaigü haren mentsa.

Lagüntzen beitü gure ürratsa,

Bat da hatsa eta bizitzea.

 

Bada haren beharra,

Ez balin bada ere ageri.

Hona haren indarra:

Joaiten delarik dügü bazterra.

Haren bidez gira zerbait ari.

 

Badü ixiltarzüna

Bena mintzo zaigü, beita nausi:

Gük har apaltarzüna.

Güziekiko bardintarzüna

Hareki behar dügü ikasi.

 

Santa Engrazi
Junes Casenave

2006