Santa Engrazi
Junes Casenave

2006

 

 

10. jelkaldia

 

Jelki Amaia, Agata, Matilda, Madalen, Julita, Klara,
Arrosa, Delfina, Margarita, Adelina, exker

 

         Agata

Ikusi ote düzüe

neskati1a Engrazia,

Dazianogana joan dün

ustez dela hezehia.

 

         Matilda

Behar düala lehoak

eztitü eta amontü,

Kirixtiak ez haboro

goitzarrenez tzarrastatü.

 

         Madalen

Nahi zin_an Daziano

sinesteala ekarri,

Jinkoaren zerbütxüko

berak beitirade jarri.

 

         Julita

Sinestea ez dakin_at

zoin den gaüza nahasia,

Jesüs delako bat dela

mündü hontara jaitsia.

 

         Klara

Jinko Seme, izan dela

halere kürütxitzatü;

Jakileek dioela

hiletarik dela piztü.

 

         Arrosa

Gük, aldiz, behar din_agü

horri hüilantik jarraiki.

Idoloek gitin_e gü

biziarazten, segürki

 

         Delfina

Galtzen balin badütügü,

ez din_agü ere lanik;

Zeren ela hontarzünak

beitütügü haienganik.

 

         Adelina

Adixkideak, ez, otoi,

lotsarik batere üken;

Daziano eta lagünak

ez dira eküratüren.

 

         Amaia

Neskatila txarroi balek

legea eginen ez din,

Nahiz eta hühüz ari,

üdüri düan bürüzkin.

 

Oro joan

 

 

Kanta: Noiz ote düket bake osoa

 

            Errepika

      Noiz ote düket bake osoa,

      Botzik han dezadan oraikoa,

      Batikorki egürük geroa,

      Beti galdü gabe ene loa.

 

Jentea aisa da erreüs:

Hanitxetan behar da ezdeüs.

Bai eta bizitzeari bürüz

Nekeak badoatza handitüz.

 

Orotarik badügü gaintika:

Bada osagarriaren kezka

Eta joaldi hanitxen kaska,

Edo gira gaixtoaren bazka.

 

Joiten dü diharüaren mentsak

Eta eritarzünaren lotsak,

Eta destorbüaren ürratsak.

Hüts dirade geroko ametsak.

 

Nahi badüt bildü ene üzta,

Nizan nihauri dezadan galta.

Ene bihotza lehenik arta,

Kantüko lagüna ere maita.

 

Santa Engrazi
Junes Casenave

2006