|
Santa Engrazi
5. jelkaldia
Jelki Maximiano enperadorea, Daziano Saragoizeko bürüzagia,
Maximiano Ene jinkotarzünari eta indarrari esker, Ekarrarazi zütüet bi hitz erran nahiz züer.
Daziano Mündü güzian, güziak dütüzü biziarazten; Zure menpeko gütüzü gü, heben botzik egoiten.
Klaudio Gük, aldiz, züen manüak behar ditizügü bete, Züen erranen arabera, gure lanak bürütü arte.
Renaldo Gure gezi püntak, arren, ditizügü tzorroztüko, Gure ezpaten mihiak bizar nabela leintüko.
Kupertino Gü abiatü ordüko, ez da ihor oldartüren; Bestelan ahamen txar batez, zale ditizügü iresten.
Daziano Enperadore handia, hor diren ehüntariak Ontsa entzün ditizügü; haütü dütüe güdariak.
Maximiano Daziano, zure bizkar üzten dit ene ahala; Behar den erabakia har ezazü, oi! Berala.
Kirixti kente hori da orai etsai handiena. Erroma inperioa dükezü bertan haiena.
Arren, has zitee joiten, arrunt, izaririk gabe: Eman ezazüe azkar, denak oro eho arte.
Oro joan
Santa Engrazi |