|
Santa Engrazi
4. jelkaldia
Jeiki Engrazi esküin eta aingürüak erditik
Aingürüek kanta
Gure Engrazi maitea, ez, otoi, üken beldürik. Jinkoaren esküetan, zira., bai hilik bai bizirik.
Gain hartarik entzün dizü: egin düzün dei auhena; Honartzen dizü betikoz zirateala harena.
Engrazi maite maitea. abia zite bidean. Odola iaurriko düzü adixkideen artean.
Oro joan
Kanta: Zühaitzean eraiki dü
Zühaitzean eraiki dü hegaixtiak egongia. Axolbean gordatzen dü bere hümeen logia, Adarren zaingoan beitu parpin_atzen habia, Alde gainean ostoek barreiatzen ebia.
Amarekilan batean dago txori ttipia. Han düe batek besteek igaraiten bizia. Egün batez ükenen düe joaiteko lehia, Ikusten dügü bakoitxa hartzen bere gaintia.
Gühauek ere badügü zorihonez etxea. Kanpotik sartzean dügü edireiten barnea, Eta egünaz einerik gozatzen ohatzea. Orok: aita, ama, haurrek bakoitxak dü berea.
Egoiliarren lokarri, egiaz maitarzüna; Algarreki bizitzea, hori bai hontarzüna! Eta zoin aberats dügün bihotzen batarzüna! Ordüan llabür joaiten zaizgü bai gaüa bai egüna.
Santa Engrazi |