|
Santa Engrazi
12. jelkaldia
Jelki Daziano, Klaudio, Kupertino, Luziano,
Adriano Hor gainti neskatila bat badük, deitürik Engrazi. Gaizki hanitx erraiteko mihia dik franko bizi.
Klaudio Badakigü heben dela bere gazte lagüneki. Ez dügü bixtatik galtzen; oro dütüzü kirixti.
Daziano Kexü gorrian nizala, ikusten düzüe orai. Ezpataz jo banü pürü neskatila txarni hori!
Kupertino Ez düzü ez berantegi gaüzen ontsa egiteko. Gü, zure zerbütxariak, prest gütüzü ehaiteko.
Luziano Holako jente tzarrer hiltzea züezü bai zor; Güzien ezeztatzeko, ez gütüzü aski gogor.
Adriano Behar dizügu berala zerbait abiatzen hasi, Ez ditean hiri hontan kirixtiak izan nausi.
Daziano Manatzen deizüet, arren, har ditzatzüen berala. Azotez eta makilaz, jo zazüe, egin ahala.
Jo! Ez ditean hebentik gure esküetarik gal. Üngürüne horietan badüe sobera itzal . Luziano Badakizügü bai, ontsa oro non egoiten diren. Arren, joanen gira arrunt eta honaxe bildüren.
Daziano Engrazi, aldiz, har zazüe eta gisa oroz tzista. Zauritzeko, ürratzeko, erabil züen ezpata.
Zaldi büztanari lotü eta herresta eraman. Motz itzaotzüe bularrak, urtuk, gero holaxe, han.
Oro joan
Santa Engrazi |