|
Santa Engrazi
18. jelkaldia
Jelki Lüxi, Goizeder, Jana, Ainez, Irena,
Lüxi Zer bazterreala ez da jokatü abrekeria! Dazianok, heben gainti, egiten dü tzarkeria.
Goizeder Mente honen hatsarrean, abioan den sinesteak, Erromako inperioan, egarten dütü nekeak.
Jana Batere bihotzik gabe, eho düe gazte saldoa; Hoiek zelüalat bürüz züen ützülirik beren soa.
Ainez Bürüak moztü ditzezü, Herrokan, axkolta kaldüz, Errarazi beno lehen, gar gorietan xixpiltüz.
Irena Dazianok gogoan dizü lüzaz joitea Engrazi. Gaixo neskatila hori erdi hilik düzü bizi.
Luisa Atxeirü azüzkülüez, diozüe larrüa ürratü, Exker bularra pikatüz, bihotza ere zabaltü.
Xexili Halere, zauriek janik, agertzen düzü karrikan, Bakoitxari, ele batez, nahi beitü indar eman.
Lüxi Eta taigabe bürüan ditizü bere lagünak, Harentako beitira izan aurride hobenak.
Elisabete Gure gaintitik zer egin, gorderik bizi beikira? Ez dizü nahi bizia ezar dezagün galtzera.
Oro joan
Santa Engrazi |