|
Santa Engrazi
16. jelkaldia
Jelki Kintiliano, Felix, Primitibo, Fronton, Lupertze,
Daziano Ea, Aitonen seme horik, hor gira, bürüz bürü; Gü, aspaldixkoan ginen memento horren haidürü.
Klaudio Zernahi ikusi dügü horien edireiteko. Badütüe salazaleak xokoetan gordatzeko.
Kintiliano Gure ondotik zirae gü denak eho beharrez; Zonbat ez dügü lagüntü otoitzez eta nigarrez.
Luziano Horiek denek ez düe üken zor zaiena baizik; Ez düzüe züek ekarten nahaskeriaz besterik.
Felix Beti galtegiten dügü bizi gitean goxoki, Gure ürrats güzietan, ebilteko algarreki.
Balerio Jesüs delako bat düzüe bazterretan oihüstatzen, Gure jinkoen gürtzea tenploetan ezeztatzen.
Fronton Ez dezakegü ixil emanik zaigün egia; Nornahi izanik ere argitzen deigü bizia.
Turibio Hau diagü! Zer deigük erran: züek ez besteak bezala? Gü ülünpetan ebilten, züek joaiten argiala!
Lupertze Gü güziak heben gira, Engrazi haren lagünak. Gure zaingoan jarri dü, arren, haren aita honak.
Adriano Ez diagü entzün beharrik; üken dik bai zor zaiona. Züen aldian gozatüko düzüe ber zorihona!
Daziano Uste diat ez düala ez Engrazik egari aski. Arruntaz har ezazüe, eta bi titiak elki.
Ene lagün bihoztoiak, jo! Jo! Horko horik oro. Bat ere ez dadin bizi ene aitzinean eho.
Ezar izatzüe nahas beste gaixkigilekilan; Gero erraraz itzazüe: den herexarik ez ütz han.
Bixintxo Ezagützen dizügü bai gük, langile hoberena. Jarri dütü zelü lürrak. oro harek dü egina.
Mündüaren mekanika ez da üdüriz okertzen. Bere zühürtze handiaz, xüxen xüxena dü zaintzen.
Güdüka. Engraziren lagünak oro eho. Eraman erraraztera.
Santa Engrazi |