|
Santa Engrazi
2. jelkaldia
Jelki Engrazi, aita eta ama, Luisa,Xexili,
Engrazi Ene aitama maiteak, zoin goxoki giren etxen! Züen maitarzün eztiak bailakatürik niz heben.
Ama Zü zirade guretako ürre ederren bakoitxa; Guri so gozatzen düzü, arren, zure begi beltxa.
Aita Gük zernahi galteginik, behatzen gitzaizü beti. Ene haurra, izan zite, orano hobe jagoiti.
Engrazi Ez neikezüe eman nahi arrankürarik batere, Maitagarri izan nadin züekilan gero ere.
Ama Orotan gogor dütüzü bizi dütügün egünak; Zer ez dü egarten, orai, üngürüan, jente honak!
Aita Ikasi dizügü, gük ja, behar dügüla bühürtü, Nekezier bürü eman, güzieki arrolatü.
Oro joan
Santa Engrazi |