Santa Engrazi
Junes Casenave

2006

 

 

1. jelkaldia

 

Jelki Satan eta Zankagorri, eskelerak gora

 

         Satan

Maximiano diagü

zerbütxari hoberena:

Kirixtier dik egiten

erresuman, goitzarren.

 

         Zankagorri

Daziano dizü mitil,

egiten beitü manatüa;

Haien bila badoazü,

bihotza sorraiotüa.

 

Badakit, zure aldetik,

botzik zirade, zü, Satan,

ltsuskeria ikusiz,

jauzka hasten zira bertan.

 

         Satan

Zankagorri, mitil hona,

debrü handia hiz heben:

Ari hiz, hihaur, orotan,

nahaskeriaren jarten.

 

         Zankagorri

Bena ene lana düzü

ikustea non den ahül,

Hura eroraraz eta

zureganat nadin ützül.

 

         Satan

Gure borroka güzia

behar diagü irabazi;

Lixtafin hizanareki

nahi diat eman bi jauzi.

 

Biak dantza; joan

 

Santa Engrazi
Junes Casenave

2006