Santa Engrazi
Junes Casenave

2006

 

 

20. jelkaldia

 

Jelki Engrazi, Jana, Irena, Lüxi,
Eder, Luisa, Maddi, Goizeder, esküin

 

         Engrazi

Oi! Adixkide maiteak,

sogizüe zer plantan nizan!

Zauriek janik bezala,

haidürü Jaunak har nezan.

 

         Jana

Bena zure ahal oroz

begiratzen düzü garra.

Jinkoak maite beitzütü

emaiten deizü indarra.

 

         Engrazi

Taigabe gogoan ditit

ene lagün zaintzaleak.

Ez ditizü lotsarazi

nizan honentzat hiltzeak.

 

         Eder

Bürüak üken ditizüe

urtukirik lürreala.

Gük ospatzen ditizügü

martir handiak bezala.

 

         Maddi

Nik ja ez dezaket ahatz

haien gazteena, Bixintxo.

Ürrentzean erran hitzak

gogoan ditit orano.

 

         Engrazi

Nik galtegiten deizüet:

otoitz egin enetako,

Batikorki bühürt nadin

ene goihentzalartino.

 

         Lüxia

Ene Engrazi gaixotto,

hori dizügü egiten.

Zer genezake besterik,

hainbeste beitzütüe joiten.

 

Oro joan

 

Santa Engrazi
Junes Casenave

2006