Santa Engrazi
Junes Casenave

2006

 

 

9. jelkaldia

 

Jelki Engrazi, Ainez, Sukzeze, Luperko, Xexili,
Felix, Opodemio,Kazio,esküin; Daziano Luziano, Balentino,
Balerio, Renaldo, Oneximo, Turibio, Maximiano exker

 

         Engrazi

Nahi nüke elestatü

Daziano bürüzagia.

Jin nüzü lagünekilan,

heben beitü egongia

 

         Luziano (Dazianori)

 

Hortxe, neskatila hori

zureki mintzatü nahiz.

Zük erranen egiteko

zure mitil apala niz.

 

         Balentino

Udüri zitazü eni

horik nonbait ikusirik;

Izan behar dizüe zük

joiten dütüzün hetarik.

 

         Balerio

Bera eta horko horik

dütüzü denak kirixti;

Holakoen bila beikira,

agertzen dira hor gainti.

 

         Daziano

Nitarik, otean, haurra,

zer nahi düzü, ontsala?

Mintza zite hor berean,

jakin dezadan berala.

 

         Engrazi

Ezagützen naüen denek

deitzen nizüe Engrazi,

Entzün düzün arabera,

aspaldidanik kirixti.

 

Gaüza bat deizüt erranen

nonahik ere beitaki:

Zure gizonek orotan

erabilten gütüe gaizki.

 

Egiazko Jinkoatan dügü

gük ezarten sinestea.

Jaunak erakatsi deigü

maitarzünaren legea.

 

Jesüs, gizon egin hura

izan da kürütxitzatü.

Jinko ahala beitzüan,

hiletarik düzü piztü.

 

         Daziano

Horri beha egon eta

ez niza kirixtitüko?

Aski entzünik badügü;

aiza ezazüe kanpo.

 

Oro joan

 

Sar Engrazi , erditan jar eta kanta

 

Ene Jinko Jauna,

Zurea beiniz dena,

Eman deitazü indarra,

Lehoarengana joaiteko,

Astobeltxarenak erraiteko,

Agertüz bihotzeko garra.

Nitzaz egizü nahi düzüna,

Begira dezadan egin zina.

Ixur dezadan odola,

Eman behar düdan ahala.

 

Joan

 

Santa Engrazi
Junes Casenave

2006