Santa Engrazi
Junes Casenave

2006

 

 

15. jelkaldia

 

Jelki Engrazi zauritürik, Optat, Urbano, Publio, Opodemio,
Kasio, Luperko, Maddi, Ainez, Goizeder, Fauze, eskuin

 

         Optat

Zer heinean ezarririk

ützi zütüen, Engrazi!

Eta, halere, hor zira

gureki, orano bizi.

 

         Urbano

Lehoak aztapar kaldüz,

lahardekatü zütü.

Ez zira ez haren kontre

iholaz ere bühürtü.

 

         Publio

Jauntsi düzün zaia hori

züzün xuri eta eder.

Txarpa odoltsü bezala

eramaiten düzü terter.

 

         Opodemio

Zure zain gütüzü heben;

deüs ez dezakegü egin;

Ata uste ginizün bai,

Daziano tzarrak jo aitzin.

 

         Kasio

Gühauentako gütüzü

ere zerbaiten haidürü.

Zük düzün ber indar gaitza

üken bageneza pürü.

 

         Engrazi

Banakizün aitzinara

zer agitüko zeitadan:

Jinkoari emanik beiniz

ez nüzü ezkontzekotan.

 

         Urbano

Argiki erran zeneigün

bai zer zen zure xedea:

Behar zünüala hola

aitortü zure fedea.

 

         Engrazi

Ene aita amer ere

agertü niezün hori,

Oso emanik nizala

zelüko Jaun Jinkoari.

 

Ene aita ama honak,

hau haientako zer mina!

Ez zezakeen ez asma

norat zoan ene zina.

 

Ni hil bezain sarri,

zoazte haier erraitera

Bier jauzten nitzaela

lehiaz besarkatzera.

 

Oro joan

 

Santa Engrazi
Junes Casenave

2006