Aroa
Aitzinitz
Aroak, güzien bizitzean, lekü berezi bat badü eta bakoitxa nahi lizate haren jabe izan bere nahitara izan dadin. Mündü zabala gainti jenteek aroari bürüz badüe beren ikusmoldea. Hala da, guretako ere Züberoan. Gük ere badügü gure gisa berezia aroaren ikertzeko eta ikusteko zer nola diren edo diratean egün eta gaüak. Üngürümen batetan bizi gira. Hau ezbardina balin bada günearen arabera, arren, gure lürraldeak ere bere berezgoa badü. Berezgoa horri soginez, ohartzen gira arteka aldakak badütüala. Urtaro batetik besteala ez dago berra, haboroziz eta hilabetetik besteala edo egün batetik besteala. Norat doa, beraz, gure ikusmena? Düdagabe gure begien aitzinean dütügünetarat Hau da zelüa eta lürra. Ororen gainetik horietan nabaritzen dütügün helkariak: ekia, argizagia, izarrak, aizea, abereak, lantareak, etabeste. Horik hola, aitortü behar dügü, gaüza horier sogiten dügülarik, gure gogoa gütarik besteetarat doala eta ordüan ikusten dütügüla ez gühauen ikusmenaren arabera baizik, bena ere ikasi dütügünetarik, erran nahi beita gure üngürüan hüilan edo hürrüntxeago direnetarik eta ere gü beno lehen bizi izan direnetarik, gure arbasoetarik. Horiek oroek gure aroaren jakitatea düe egiten. Horik dütügü lanxkot hontan ürratsez ürrats ikertüko eta aipatüko, gure ondotik ere bakoitxak üken dezan bere abürüpena. Ez dügü, arren, heben, jakintsünen jakitate bat emanen, bena bai gaüza borogatü zonbaiten soa. Bakoitxarena ailedi aberats!
Aroa |