Aroa
Junes Casenave

Astobelarra, 2010

 

 

Erran zaharrak

 

      Aitzinetik hanitx baliatzen ziren, bai eta aroari bürüz. Arren, herrokatüko dütügü heben, bakoitxak hoien bidez bere zühürtzea zorrotz dezan eta bere jakitatea haz.

 

      Abentüko ederrak ez emazte ederrak ez dü etxerik goratü.

 

      Abentüko elürra atxeirü,

      urtarilakoa bürdüin,

      barantailakoa zur,

      martxokoa lür,

      apirilakoa hur.

 

      Aizea norat harat aise.

 

      Aize üngürükari kürübilka ebia.

 

      Aizearen ondotik ebia.

 

      Apiril biribil

      urdea hotzak tegian hil.

 

      Apirila biribila,

      xeria tegian dago biribil biribila,

      hotzez hila.

 

      Apiril biribil

      egün erein, bihar bil.

 

      Aroa langile hobena.

 

      Arrats ozkorri, bihar eki.

 

      Arrats ortzadar, goiz eki.

 

      Azaroa hotz, negüa motz,

 

      Azaroa bero, negüa gero.

 

      Barantailan sortüa martxoak jaten.

 

      Bazko ebite, urtea ogite.

 

      Belar urte, behar urte.

 

      Bazko goiz balitz, martxoz ez balitz.

 

      Ebi xehea eta emazte praubea gizonaren galgarria.

 

      Egüberriz ezpartintari,

      Bazkoz eskalanputari.

 

      Egünak lüzatzen egüberriz oilo ürratsaz,

      urtatsez küküso jauziaz,

      Aparizioz orkatz jauziaz.

 

      Egün egünko gisa, bihar biharko gisa.

 

      Egün hoberena

      ez da beti ederrena.

 

      Egüraldi hona bera lanean.

 

      Ehün unka aize, berrehün unka ebi.

 

      Ekia eta ebia martxoaren aldia.

 

      Ele ederra egünaren llabürgarri.

 

      Elorri beltza lili, ardia bizi.

 

      Elorri xuria lili, behia bizi.

 

      Elür urte ogi urte.

 

      Elürra bere aroan asegarri,

      hantik kanpo gosegarri.

 

      Emazteen gogoa üdüri hegoa.

 

      Emazte koleratüaren ixilaraztea aizearen etxekitzea.

 

      Ez da beti bazko.

 

      Ez dago argizagia beti bere betünean

 

      Ez da neskanegün eki gaberik.

 

      Gaüa beltz, aizea handi, zer ohointzekako sasua!

 

      Gaüa hameka gogoetaren ama.

 

      Gaüak ez dü deüs honik.

 

      Gaüan jeiki hegoak egüneko ebia.

 

      Gero dionak bego dio.

 

      Gero dionak gero batere dio.

 

      Gero erran züanak bego erran züan.

 

      Gibel egiok ekaitzari,

      bular aldi honari.

 

      Gillen bihar hilen, etzi ehortziren, etzidamü ahatzeren.

 

      Gizonak behar lüke ehün urte bizi apirila eder baten ikusteko.

 

      Gizon tzarra goizean üzten düanak arratsen atzamaiten dü.

 

      Goizean goizik jeikitzen denak arratseko egin dezake zerbait..

 

      Goiz jeikia goiz gose,

      berant jeikia loz ase.

 

      Goiz gorri arrats ütürri.

 

      Goiz gorriak ardüra ebia.

 

      Goiz ortzadar arrats ütürri.

 

      Goiz ozkorri arrats ütürri.

 

      Goiza ez da sekülan berantaren haidürü.

 

      Goizanko ortzadarrak arrastiriko ebia.

 

      Goizanko ühülgüak arrastiriko bedaro.

 

      Goizanko ühülgüak ez dü jornalerik galarazten.

 

      Habia egin deneko txoria hil.

 

      Haritx ostoa sagü beharri,

      gizona ez hadila izan gogolarri.

 

      Hegalak lüze dütü urteak.

 

      Hegoa handiak ebi xehea.

 

      Hegoak ardüra xahakoa berareki.

 

      Hitzak eta lümak eramaiten dütü aizeak.

 

      Hotzaren minbera,

      beroaren gorbera,

      debrüak eraman beza Biarnon behera.

 

      Igante xuriak xuri gitzala,

      Erramük erra gitzala,

      Bazkok busta gitzala.

 

      Jenteek nahi lükee ekia eta argizagia jünta ditean.

 

      Jinkoak begira gitzala martxoko lau ostialetarik.

 

      Jondane Johanez kükü,

 

      Jondane Petiriz mütü.

 

      Jondane Jüsti,

      hegala busti.

 

      Kanderailü bero,

      negüa gero.

 

      Kanderailü hotz,

      negüa hots,

      negü bihotz.

 

      Kürloak goiti,

      ardiak beheiti.

 

      Lagün honeki, orenak llabür.

 

      Larrazkenean ostoa xüxen erorten denean, kasü: negüa gaitz.

 

      Lehen hala,

      orai hola,

      gero ez jakin nola.

 

      Maiatza,

      urtearen giltza

 

      Maiatza,

      urte güziaren giltza.

 

      Maiatzaz ez lüke eskapilak elki behar,

      eta arramaiatzaz ez ezarri behar.

 

      Maiatzeko beroa

      urteko balioa..

 

      Maiatzeko hegoak urtoroko gose habia.

 

      Manexetik ez da horra ez aize honik,

      ez gizon honik.

 

      Martxoak bürü bataz bailakatzen,

      eta besteaz mehatxatzen

 

      Martxoak emaiten dü bularraz eta büztanaz bere kaldüa.

 

      Martxoan lanoa nora,

      apirilan elürra hara.

 

      Martxoan belexega non, apirilan elürra han.

 

      Martxoan egünaz,

      abentüan gaüaz,

      denbora zazpitan kanbiatzen.

 

      Martxo aide beraide,

      apirilakoa date beste,

      eta maiatzekoak oro nahasten.

 

      Martxoa ostirale sartze, oro gaixto.

 

      Martxo lili,

      ürre lili.

 

      Martxo, txatxo, purratxo.

 

      Martxo tzitzer pir pur.

 

      Martxoko aizea

      urteko gosea.

 

      Nahi badük hire fama begiratü,

      ez hezala ekiak ohean atzaman.

 

      Norat aize,

      harat aise.

 

      Negüa elürte,

      üda ogite.

 

      Negüa denean ekitsü,

      ondoko üda ebitsü.

 

      Negüan hotzari,

      eta üdan beroari

      beldür zaiona,

      ez da ez zaldün, ez merkatari hona.

 

      Odeia Jakarat,

      denbora kakalat.

 

      Odei üzürti,

      denbora gezürti.

 

      Sagü urte, ezkür urte.

 

      San Bixintxo hotz,

      negüa hots.

 

      San Bixintxo bero,

      negüa gero.

 

      San Bladi hotz,

      negüa hots.

 

      San Bladi bero,

      negüa gero.

 

      San Mark negüa

      San Markez artoa lürrealat,

      ardiak bortüalat,

      ilar tekak lürrealat.

 

      Santa Lüxia egüna,

      argia gabe ülüna.

 

      Txortak ixtila egiten.

 

      Üküla hegilan,

      ützak kapalotxa olan.

 

      Üküla nabailan,

      harzak kapalotxa makilan.

 

      Üküla hegitan,

      eskapila kahailan.

 

      Üküla nabetan,

      eskapila bürüan.

 

      Ülünpeko lana egün argiz ageri.

 

      Urtarila hotza

      negüaren bihotza.

 

      Xoxoak kantatzen,

      denbora kakalatzen.

 

Aroa
Junes Casenave

Astobelarra, 2010