Aroa
Junes Casenave

Astobelarra, 2010

 

 

Astea eta egüna

 

      Urtea eta hilabetea astez eta egünez eginik dago. Astea ikus genezake hilabetearen eretzean: erran dügünez, hilabetea bere gorenean da argizagi betean. Hala hala astea bere ederrenean eta bere gorenean igantean dago. Igan hitzak berak jakinarazten beiteikü gora badoala. Oraiko egütegian, bi egün sartü dira noizbait: ostegüna eta ostiralea. Bi hoik Ortz izenak eman dütü, Ortz jinkoaren sinestearetik jiten dira. Asteko azkena dügü neskanegüna. Nontik ote horra den ez da erres ikustea. Üdüriz kirixtigoak sorrarazi dü. Erran nahi dezake astearen azken egüna dela, igantea, kirixtientako lehen egüna beita. Edo ere neskaren egüna, edo ama birjinarena, egün hortan Maria, Jesüsen ama, ospatzen beita.

      Zer nahi den, aitzinago, asteak hiru egün zütüan, orano ontsa ageri den bezala: astelehena, astehartea eta asteazkena.

      Egüna bera ere hirutarzünekoa ikus dezakegü, hiru zati beitütü: goiza, egüerdia, gaüa. Bena hanitxenetan erraiten da hogeita lau oren badüala. Jada ikusi dügün arabera, badira egünak eta gaüak bardin direnak, hamabi oren düenak; horik deitzen dütügü, arren, hamabikoak, bedatseko hamabikoa eta larrazkeneko hamabikoa. Bestelan, üdan egünak lüzeago dira, negüan, aldiz, gaüak.

 

Aroa
Junes Casenave

Astobelarra, 2010