Aroa
Junes Casenave

Astobelarra, 2010

 

 

Aroa toponimian

 

      Aroa aipatürik edireiten dügü güne izenetan. Horra ekiari bürüz: ekibegia, ekialde, ekijeikigia, ekisargüa, ekitzalgia. Bero hitzak emaiten dütü berope eta beilope ttipigarria. Aize izenak: aizegüne, aizelekü, aizeterri, aixolbe. Itzal hitzak: itzalde, itzalpe, itzalgia, itzalgüne. Hitz horien ondoan aipatü behar dügü jada ikusi dügün beli hitza. Hori da ekiari bürüz den günea: badügü Altzain Beli etxea eta Beligain mendia. Herri hanitxetan badügü Aizager etxe izena. Güne izen bereziak ere badütügü: Odeizakü, Negümendi, Itzaleta, Itzalerri, Aizesari...

 

Aroa
Junes Casenave

Astobelarra, 2010