Abe
10
20
Hassan Blasim idazlearen Kristo irakiarra ipuin liburua izango dute berbarako aitzakia Ana Morales itzultzailearekin abenduaren 10ean (osteguna) 19:00etan Erandion, Altzagako merkatu zaharrean. Gidaria: Iñigo Astiz.
Abe
10
20
Sormene, sorkuntzen Galdakaoko plazaren lehendabiziko edizioa egingo da datorren astean, abenduaren 14tik 20ra. Miren Agur Meabek, Leire Bilbaok eta Lizar Begoñak beren liburu berrietako poemen errezitaldiak egingo dituzte astearte arratsaldean, abenduaren 15ean, Arkaitz Miner musikariaren doinuz. Eta abenduaren 19an Ahotsenea egitaraua izango da, idazle hauen solasaldiekin: Miren Amuriza, Yolanda Arrieta, Miren Agur Meabe, Mikel Begoña, Karlos Gorrindo, Jabi Elorza, Asel Luzarraga eta Peru Magdalena.
Zazpi eguneko egitarau zabala du Sormenek: ilustrazioa, bertsoa, ipuin kontaketa, antzerkia, dantza eta musika…, esate baterako: Eñaut Elorrieta, Hatxe, Peru Galbete, La Basu, Miren Amuriza, Eider Eibar, Kai Nakai, Hilotz eta Ro, Andra Mari dantza taldea edo Aiko.

Abe
10
20
Fito Rodriguez eta Karmelo Landak Bioi eta bioi (Lagunarteko antologia) aurkeztuko dute abenduaren 10ean (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegian.
Abe
09
20
Berriki argitaratu du Txalaparta argitaletxeak Margaret Atwood idazlearen Neskamearen ipuina, Zigor Garrok euskaratua. Eta azaro honetan bertan The Guardian egunkarian Biziki (Dearly) poema eta horren inguruko saiakera ederra argitaratu ditu kanadarrak, dementziaz hildako senarrari hiru urte lehenago idatzitako poema. Egungo garaietan ere irakurgarria dena, Atwooden iritziz, Nere Arrutik geurera ekarri du.
Abe
08
20
Agurtzane Intxaurraga, Erika Olaizola eta Arantzazu Fernandez idazleak eta itzultzailea hurrenez hurren, Ganbila bildumako nobedadeak aurkezten arituko dira Oier Guillan editorearekin abenduaren 8an (asteartea) 14:05ean Durangoko Azokako Ahotsenean.

Abe
08
20
Kattalin Miner eta Danele Sarriugarte Turista klasea liburuari buruz solasean arituko dira abenduaren 8an (asteartea) 13:30ean Durangoko azokan, Ahotsenean.

Abe
07
20
Ganbila bildumako teatro testuen irakurketa dramatizatua egingo dute abenduaren 7an (astelehena) 19:00etan Durangoko Landako gunean. Durangoko liburu eta disko azoka.

Abe
07
20
Uxue Alberdik Leire Bilbao izango du alboan Dendaostekoak liburua aurkezteko, abenduaren 7an (astelehena) 13:30ean Durangoko Azokako Ahotseneatik.

Abe
05
20
Leire Bilbao idazleak Ainara Gorostizuren galderak erantzunez Etxeko urak aurkeztuko du abenduaren 5ean (larunbata) 13:30ean Durangoko azokaren kari, Ahotsenean.

Abe
04
20
Maddi Ane Txoperenak idatzitako Ene baitan bizi da liburuaren irakurketa jarraitua eginen dute abenduaren 4ean (ostirala) 17:30ean hasita, Ziburun. Kanaldude.eus bidez jarraitzeko aukera egonen da. Euskaraldia.

Abe
04
20
Aurten Durangoko Azoka birtualean izango da Susa. Udazkenean argitaratutako liburu berri hauek daramatzagu: Uxue Alberdiren Dendaostekoak kronika; Leire Bilbaoren Etxeko urak eta Miren Agur Meaberen Nola gorde errautsa kolkoan poema liburuak; Kattalin Minerren Turista klasea nobela; Marina Sagastizabalen Hiruki gatazkatsua saiakera Lisipe bilduman. Eta Munduko Poesia Kaierak bildumakoak beste hauek: May Ayim eta Raymond Carver. Azkenik, Ganbila antzerki bilduman hauek: Erika Olaizola eta Kamikaz Kolektiboaren Panpina, Sarah Kaneren Zartatua / 4.48 Psikosia eta Agurtzane Intxaurraga, Arantxa Iturbe eta Hika Teatroaren Bidaideak.
Udaberrian plazaratu genituen: Igor Estankonaren Moskito poema liburua; Julen Belamunoren Hotz industriala ipuin liburua; Oier Guillanen VHS nobela; June Jordan eta Forugh Farrokhzaden poesia kaierak; Eneritz Artetxe Aranaz eta Dxusturi Teatroaren Isiltasuna, Kepa Errasti eta Xake Produkzioaken Mami Lebrun eta Galder Perezen Hiru geltoki lurrun antzezlanak.
Eskerrik asko urte osoan lanean lagundu diguzuen guztiei, bai liburuak atontzen bai Literatur Emailuak astero plazaratzen. Besarkada bat astero-astero Emailua jasotzen duzuen 1400 irakurle baino gehiagori ere, zelan ez.
Abe
03
20
Patxi Zubizarreta idazlea Kolore festa. Jose Luis Zumeta In Memoriam ikuskizunean testuak irakurtzen arituko da abenduaren 3an (osteguna) 19:00etan Donostiako San Telmo museoan.
Abe
03
20
1970. urteko abenduaren 3an abiatu zen Burgosko auzia. 16 euskaldun epaitu zituzten, eta Gisele Halimi Giza Eskubideen Aldeko Nazioarteko Federazioaren ordezkaria izan zen bertan lekukotzak hartzen. Halimik Le Procès de Burgos liburua eman zuen argitara 1971an Parisen eta Gisele Halimiren Burgosko Auzia liburuari Jean Paul Sartrek egin zion hitzaurrea. Txillardegik euskaratua, ETAren Zutik aldizkarian kaleratu zen 1971an berean. Sartreren jaiotzaren mendeurrenean -2005ean- Markos Zapiainek Sartreri buruzko artikulu bat –M’ongoloon malura– idatzi eta 1971ko hitzaurrea berriz euskaratu zuen.
Jean Paul Sartre garaian kokatzeko asmoz Txillardegik haren heriotzean idatzitakoa gogoratuko dugu, Sartre: lekuko eta gidaria: “Sartre-ren ikuspuntuak, horretara, ezin garrantzitsuago gertatu dira guretzat; Sartre, bere heterodoxia guztien gainetik, errotik egon baita beti gizarte burgesaren kontra. Eta, behin eta berriz erakutsi duenez, eskuarki estimatu ohi diren «ohore»en oso gainetik ere ibili baita. Sartre ez da sekula «la voz de su amo» izan. Eta inork baino hobeki dakigu abertzaleok: ETA krisi betean zegoelarik, eta Burgos-ko Auzi famatua PCEk bere alde manipulatzeko dena prest eduki uste zuenean, Gisele Halimi-ren liburuarentzako bere Hitzaurre bikaina idatziz, sozial-inperialismoaren jokoa agerian utzi zuen. Burgos-ko arazo historiko hura ezintasun ia osoan bizi izan genuen abertzaleok betirako izango gatzaizkio Sartre-ri zordun“.
Jean Paul Sartre gurean sortu genuen 2005. urtean, euskarari ekarritako lanak bertan batu asmoz.
Abe
03
20
Iñaki Segurolak Sed quia sua saiakera aurkeztuko du abenduaren 3an (osteguna) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein.
Abe
01
20
Joseba Sarrionandiak idatzitako Narrazioak mintzagai izango dituzte abenduaren 1ean (asteartea) 19:30ean Donostiako udal liburutegian. Gidaria: Iñigo Aranbarri.