Urt
29
07
Edgar Allan Poe-ren Belea
Gaurkoa bezalako egun batez, baina 1845. urtean, Edgar Allan Poek The Raven poema argitaratu zuen New Yorkeko Evening Mirror kazetan. Euskaraz Jon Mirandek jarri zuen, Bela izenburuarekin, Euzko-Gogoa aldizkarian 1950ean. Poema izugarri eder honi buruz Joseba Sarrionandiak artikulu bat idatzi zuen 1988an. Belea ingelesez entzutea proposatzen dizugu, Willem Dafoe aktorearen ahotsean (Lou Reed-en disko baterako grabatua, 2003an). Ikus-entzunezko moldean gomendatzen dizkizugu sei bideo hauek ere:
2009k2009 azaroak 4, 10:36
[…] Edgar Allan Poe Bostonen jaio zen 1809ko urtarrilaren 19an, orain dela 200 urte. Koro Navarroren itzulpenez Kontakizunak liburua (2000, Ibaizabal) osorik eskaintzen dizugu sarean, zortzi ipuinez osatua. Horietako bat, Amontillado upela, Jon Mirandek (1952an) eta Oskillasok (1963an) euskaratua zuten, biak Egan aldizkarian argitaratuak. Izan ere, Mirandek gogoko zuen idazleetarik zen Allan Poe, eta Euzko Gogoa aldizkarian emanak zituen lehenago Belea poema (1950ean) eta Ixiltze ipuina (1951n), azken hau urte batzuk geroago Ixiltasun izenburuarekin Santi Urrutiak ere itzulia (1984, Ttu-ttua). […]