Mar
28
08
1985ean Baroja argitaletxeak Flannery O’Connorren Jende ona nekez da aurkitzen liburua kaleratu zuen (izen bereko narrazio luzea eta Agian zeure bizitza da salbatzen ari zarena ipuina), Mikel Azurmendi euskaratzaile zela, eta autore ez oso ezagun baina garrantzitsu bat ekarri zuten euskarara. Xabier Montoiak Susa aldizkarian artikuluxka egin zuen horretaz, honelaxe hasten zena: “Flannery O’Connor-en textu baten argitarapena guztiz ez-ohizkoa gertatzen da, textu hori gainera euskaraz argiratzen baldin bada, orduan harrigarri bihurtzen da, harrigarri eta batez ere pozgarri —ziur naiz— edozein literaturzalentzat”. AEBetako hegoaldeko giroa, “hegoalde sakona” deitua, harreman bortizkeriazkoak, espiritualtasuna, umorea maisuki uztartzen ditu O’Connorrek amonak, Baileyk, eta familiak Floridarantz abiatu zuten bidaia kontatzen. Osorik eskaintzen dizugu euskaraz Jende ona nekez aurkitzen da. (gehiago…)
Mar
23
08
Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak martxoaren 23an (igandea) 20:00etan Lezoko Gaztetxean.
Mar
23
08
Lizardi zendu eta doi 12 egunera, 1933ko martxoaren 23an, Juan Arana Loramendi hil zen. 26 urte zituen Aretxabaletako Bedoña auzoan jaiotako idazleak, eta ordurako bazen nor euskal letren plazan. Hainbat olerki argitaratua garaiko aldizkarietan, sariketa irabazitakoa Barruntza-leioan poemarekin, 1960an kaleratu zuen Itxaropena argitaletxeak Olerkiak, bere poemen bilduma, gerora 1995ean Loramendi Elkarteak berriro plazaratua. Klasikoen Gordailuan irakur daiteke bere obra, eta gaur hona dakartzagu haren heriotzean, 2 urtera egindako omenaldian eta hainbat urtetara idatzitako hainbat artikulu, gehienak Euskal Prentsaren Lanak webgunean, Kritiken Hemerotekan eta Literatur Aldizkarien Gordailuan topa ditzakezunak. Euskera aldizkariari dagozkionak Euskaltzaindiaren Azkue Liburutegiaren webgunean. (gehiago…)
Mar
21
08
Hasieran bertan gaztigatu zigun liburuaren asmoa Patri Urkizu prestatzaileak: “Bero-bero, ardo xortek zintzurra eta barrena epeldu ondoren lagun artean hamaika bertso gordin, piperdun, lizun, zirikatzaile, lohi, desonestu, likits eta bero abestu ohi dira Xuberoatik Bizkaira”. Eta halaxe, Etxeparerengandik hasita, euskal poesian erotikotzat jo litezkeen poema eta kantu zenbait jaso zituen Eros, eros liburuak, anonimo batzuekin zerrenda interesgarria osatuz: Etxepare, Lohitegi, Oihenart, Oxalde, Ezkerra, Lauaxeta, Mirande, Etxaniz, Lete, Arregi, Atxaga, Casenave, Zabaleta. Osorik eskaintzen dizugu Baroja argitaletxeak 1985ean kaleratutako liburua.
Mar
16
08
Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak martxoaren 16an (igandea) 20:00etan Ondarroako Kafe Antzokian.
Mar
15
08
Castillo Suarezen Mugarri estaliak poema liburuan oinarritutako ikuskizuna eskainiko dute martxoaren 15ean (larunbata) 16:30ean Durangoko Plateruenan. Antolatzailea: Euskal Idazleen Elkartea.
Mar
14
08
Neguko zirkua narrazio liburua argitaratu berritan (Susa, 2005), “pertsonaien portaera irrazionalak interesatzen zaizkit” adierazi zuen Harkaitz Canok. “Irrazionalismoan harramazka eginez sartzen naiz errealitatean. Bakoitzak errealitatea abordatzeko bere angelua aukeratzen du; niretzako atea irrazionalismoa da, eta ez irrealismoa”. Hemeretzi kontakizunez atondutako Neguko zirkua osorik eskaintzen dizugu sarean. “Irudien inpultsoetatik idazten dut; askotan ideia baino lehenago irudia dago… objektu bat, adibidez: eskularrua, aulkia, beroki bat, ogia”.
Mar
13
08
Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak martxoaren 13an (osteguna) 20:30ean Bilboko Kalderapeko kulturgunean.
Mar
12
08
“Pentsatuko dut Lizardik urrezko orri bat eskribitu zuela euskal literaturan, guztirik ederrena, guztirik distiratsuena”, idatzi zuen Gabriel Arestik 1964an Zeruko Argia astekarian.
Gaur 75 urte dira Xabier Lizardi pneumoniak jota hil zela Tolosan, 37 urte bete gabe, 1933ko martxoaren 12an (igandea) arratsaldeko 15:30ean. Biotz-begietan (1932) poesia liburua argitaratu ostean, Maitea poema luzea idatzi gogo zuen; baina ez zuen ontzeko astirik izan.
Zarautzen jaioa 1896ko apirilaren 18an, Tolosara aldatu zen familiarekin 1906an. Legelari ikasketak Madrilen burutu eta Tolosako Perot sare metalikoen fabrikan kudeatzaile lanak egin zituen. (gehiago…)
Mar
11
08
Charles De Costerren Ulenspiegelen elezaharra nobela (Koldo Izagirrek euskaratua) aurkeztuko dute martxoaren 11n (asteartea) 10:30ean Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitzan. Argitaldaria: Alberdania-Elkar.
Mar
07
08
1985eko irailean kaleratu zuen Felipe Juaristik Denbora, Nostalgia, bere lehen liburua, bere lehen poema liburua. Eta indartsu plazaratu zen, bai horixe. Baroja bildumaren lehen poemarioa ere izan zena irudi eta ideia sakonez hornitua zetorren, poesia uneka trinko baina era berean eder bat agertuz. Nia, erreferentzia klasikoak, iragana, hirien presentzia etengabea… osorik eskaintzen dizugu Felipe Juaristiren Denbora, Nostalgia.
Mar
06
08
Jon Martinek Ero narrazio liburua aurkeztuko du martxoaren 6an (osteguna) 19:00etan Beasaingo Igartzako burdinolan. Argitaldaria: Elkar.
Mar
06
08
Martxoaren 6an 75 urte beteko zituzkeen Mikel Zaratek. Idazlea, euskaltzale bizkorra, eragilea, hala hizkuntzalaritzan nola batez ere literaturan azpimarragarria da lezamarrak egin zuen lana. Haurgintza minetan eleberri erreferentziala 1973an plazaratu zuenetik, obraz obra bere idazletza sendotzen joan zen, poesian eta narrazioan, eta baita saikera alorrean ere. Duela lau urte, bere heriotzaren 25. urteurrena zela-eta, Lezamako udalaren eta Zorrizketa kultur elkartearen ekimenez, Mikel Zarateren lan guztiak jarri genituen on-line, osorik. Hauxe duzu Mikel Zarateren gunea.
Mar
05
08
Jon Martinek Ero narrazio liburua aurkeztuko du martxoaren 5ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar liburu-dendan. Argitaldaria: Elkar.
Ots
29
08
Urte bi dira Leire Bilbaok lehen poema liburua argitaratu zuela, Ezkatak (2007ko Euskadi Sarietan finalista). Lau ataletan atondua, 54 poema ekarri zituen sotil eta biluz, eta orain denak eskaintzen dizkizugu sarean, horietatik zortzi idazlearen ahotsez entzuteko moduan.