Xabier Lizardi hil zela 75 urte
“Pentsatuko dut Lizardik urrezko orri bat eskribitu zuela euskal literaturan, guztirik ederrena, guztirik distiratsuena”, idatzi zuen Gabriel Arestik 1964an Zeruko Argia astekarian.
Gaur 75 urte dira Xabier Lizardi pneumoniak jota hil zela Tolosan, 37 urte bete gabe, 1933ko martxoaren 12an (igandea) arratsaldeko 15:30ean. Biotz-begietan (1932) poesia liburua argitaratu ostean, Maitea poema luzea idatzi gogo zuen; baina ez zuen ontzeko astirik izan.
Zarautzen jaioa 1896ko apirilaren 18an, Tolosara aldatu zen familiarekin 1906an. Legelari ikasketak Madrilen burutu eta Tolosako Perot sare metalikoen fabrikan kudeatzaile lanak egin zituen.
Lehendabiziko euskarazko egunkariaren bultzatzaileetako bat izan zen, baina frogazko zenbaki bakarra argitaratzea baino ez zuten lortu (1929ko ekainean, lau orrialdekoa) Argia astekariko lagunekin.
Xabier Lizardiren obra:
- Biotz-begietan, 1932, Verdes-Atxirika
- Laño ta Izar, 1932, Antzerti
- Bi aizpak, 1932, Antzerti
- Itz-lauz, 1934, Euskaltzaleak
- Umezurtz olerkiak, 1934, Euskaltzaleak
- Ezkondu ezin ziteken mutilla, 1953, Egan
- Lauaxetak, 1933-03-14, Euzkadi
- Peli Markiegik, 1933-03-16, El Dia
- Uzturrek, 1933-03-17, El Dia
- Larrekok, 1933-03-17, Amayur
- Lauaxetak, 1933-03-18, Jagi-jagi
- Zeletak, 1933-03-18, El Dia
- Barrensorok, 1933-03-18, Euzkadi
- Kepa Enbeitak, 1933-03-18, Euzkadi
- Editoriala eta eskela, 1933-03-19, Argia
- Martin Urolak, 1933-03-19, Argia
- J. Zubimendik, 1933-03-19, El Pueblo Vasco
- Larrekok, 1933-03-22, Euzkadi
- P. Barrenak, 1933-03-26, El Dia
- Lauaxetak, 1933-03-28, Euzkadi
- Aitzolek, 1933ko ekaina, Yakintza
- Basarrik, 1933-06-11, Argia
- Orixek, 1933-08-22
- Uzturrek, 1933-09-20, Euzkadi
- A.M. Labaienek, 1933-10-12, El Dia
- Luzearrek, 1934-03-11, El Dia
- Mendi Lautak, 1934-06-08, El Dia
Lourdes Otaegik Euskera aundiki-soñekoz (1995) liburuan bildu zituen idazlearen hainbat artikulu, eta berak batu zituen baita ere gutunak.
Xabier Lizardik egunkari eta aldizkari hauetan idatzi izan zuen: Euzko Deya, Argia, Euzkadi, El Día, Amayur, Euskalerriaren Alde, Euskal Esnalea, Yakintza, Tierra Vasca, Antzerti… Hemen dituzu horietatik batzuk faksimilean.
Hil ondoan Lizardiri buruz idatziak: