Urt
26
12
Entziklopedia baten tamaina hartzen ari da pixkanaka Literaturaren Zubitegia. Baditu jadanik 6.000 esteka, webgune batetik bestera gidatuko zaituen hipertestu bat, idazleen inguruko eduki ugarira iristeko: Wikipedia (730), Auñamendi (657), Liburutegi Digitala / Liburuklik (586), Susa (488), Klasikoen Gordailua (438), EHUko Euskal Literaturaren Hiztegia (380), Idazleen Elkartea (338), Urkizaren Bertso eta Olerkien Hemeroteka (309), Armiarmako Liburu Elektronikoak (302), basquepoetry.eus (299), basqueliterature.com (253), Bidegileak (143), Donostiako idazleak (118) eta abar. Bilduta ditugu, halaber, 3.900 liburu kritika eta 1.828 aipamen (idazleei buruzko artikuluak, hitzaurreak, sarrera entziklopedikoak). Beraz, 11.500 zubi baino gehiago eraiki ditu Zubitegiak, tresna erraz eta bizkor bat izan dezaten literaturzaleek.
Urt
25
12
Nancy Hustonen Jaiotze markak nobelaz jardungo dute urtarrilaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Urt
25
12
Ixiar Rozasen Edo zu edo ni liburuaz ariko dira urtarrilaren 25ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian. Gidaria: Ane Mayoz.
Urt
25
12
Lisboako liburutegiko txoko batean Jose Fortinhas gazteak Fernando Pessoaren poemak kopiatzen zituen eskola kaierean. Lau urte geroago, hemeretzi zituela, Adolescente izenburuarekin plazaratu zituen lehen olerkiak, goitizenez: Eugenio de Andrade. 1948ko As mãos e os frutos liburuak izandako harrera beroarekin egin zen ezaguna. Andraderen lirika poesia do corpo zela esan ohi zuen Jose Saramagok. Euskarari aurrenekoz Joseba Sarrionandiak ekarri zizkion haren hiru pieza, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak bilduman, eta ondoren liburu oso bat itzuli zuen Maite Gonzalez Esnalek 1990ean Pamiela argitaletxean: Uraren bezpera, 1973koa, orain sarera osorik dakarkiguna.
Urt
24
12
Mikel Etxaburuk eta Aitor Oñatek Zu zara orain txoria poesia errezitaldi musikatua egingo dute urtarrilaren 24an (asteartea) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Urt
24
12
Harkaitz Canoren Twist nobelaz ariko dira urtarrilaren 24an (asteartea) 18:30ean Zumaiako Foronda kultur etxean. Gidatzailea: Uxue Alberdi.
Urt
21
12
Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro nobela aztertuko dute urtarrilaren 21ean (larunbata) 14:30ean Miarritzeko Mediatekan.
Urt
21
12
Ixiar Rozasek “Begirada bat performatibitatea eta egungo praktika eszenikoei” hitzaldia egingo du urtarrilaren 21ean (larunbata) 10:00etan Arrasateko Kulturaten.
Urt
20
12
Eneko Aizpuruaren Errauts nobelaz solas egingo dute urtarrilaren 20an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.
Urt
20
12
Harkaitz Canoren Twist nobelaz jardungo dute urtarrilaren 20an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.
Urt
19
12
Harkaitz Canoren Twist nobelaz ariko dira urtarrilaren 19an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Urt
19
12
Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak nobela aztertuko dute urtarrilaren 19an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Urt
18
12
Gaizka Zabarteren Zaharrak ez zuen hil nahi nobelaz ariko dira urtarrilaren 18an (asteazkena) 19:30ean Ortuellako kultur etxean.
Urt
18
12
Oparoa eta distiratsua izan zenez Txillardegiren artikulugintza, eta genero hau gutxitan hartzen denez kontuan, idazleak berak apailatutako bi bildumei erreparatu diegu: Euskal Herritik erdal herrietara (1978) eta Gertakarien lekuko (1985). Liburuotan 50-60-70. hamarraldietako lanak datoz, gehienak Egan eta Zeruko Argia aldizkarietan plazaratuak. Lehendabiziko bildumatik 19 artikulu hautatu ditugu, adibidez: 1956an idatzi zituen Donostia ta Antigua 1829ean eta Karta idigia, edo geroagokoak: Orixe edo Mirande dituela hizpide. Bigarren liburua, aldiz, osorik ekarri dugu sarera; hiru sail ditu: zientziaren ingurukoak (tartean da Denborari buruz, 1967koa, erlatibitatearen teoriaz luze eta argigarri ari dela), idazleei eskainiak (Camus, Sartre, Jammes, Russell, Mauriac, Levi Strauss, Clavel, eta Unamuno eragille 1957koa) eta, azkenik, egunean egunekoak deitzen dituenak (zinemaz edo Tour-eko txirrindulari mitoez).
Urt
17
12
Uxue Alberdiren Aulki-jokoa nobela izango dute hizpide urtarrilaren 17an (asteartea) 19:30ean Hernaniko liburutegian.